Albisteak

2019-04-01

Talderik onena dugu, hiririk onenarentzat! [BIDEOA]

Talderik onena dugu, hiririk onenarentzat! [BIDEOA] IRUĂ‘EA

 

EH Bildu auzolana da, elkarlana, taldea. Zu eta gu bezalako jendea gara EH Bildu. Pertsonak dira gure marka eta pertsonek mugitzen gaituzte. Eta horregatik, jende bikaina dugu berriz ere gurekin, Iruñearen eraldaketa aurrera eramateko prest daudenak. Talde jatorra eta zintzoa, aldaketaren konpromisoa berrestera datorrena eta egunero, kalean eta erakundeetan, eraikitzen ari garen hiri eredu berri horretan irmoki sinisten dutenak. Talde anitza, talde prestatua, erreferentziazko pertsonez osatua. Jardun ezberdinetako eta auzo ezberdinetako pertsonek osatzen duten taldea, kolektibo eta mugimendu sozialetakoak, gazteak, pentsionistak... experientzia eta bizipen desberdinak izan dituztenak. Enpatia duten pertsonak eta entzuten dakitenak, izan ere aniztasunaren eta berdintasunaren balioak ditu oinarri EH Bilduren talde honek. Baina guztiaren gainetik, ilusionatuta dagoen taldea da. Etorkizuneko talde bat, etorkizuneko Iruñea eraiki nahi duena, amesten duena, sortzen duena. Menpeko Iruñea nahi dutenen aurrean Iruñea errebeldea eraikitzen ari gara eta jarraituko dugu. Gizarte ireki, justu, berde eta feminista bat bultzatuko duen hiria. Iruñea maite dugulako, ez dugu atzera pausorik emango. Guk guztiok, atzo, gaurko Iruñea eraikitzea posible zela amestu genuen, eta gaur, biharko Iruñea dugu amets! 

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a