Albisteak

2020-05-14

Eh Bilduk Maya eta bere hirukoaren "eraginkortasunik eza" salatu du, aurreko legegintzaldiko proiektuak abiatu dituztelako orain iaz onartutako 3,5 milioiko aurrekontuarekin

Eh Bilduk Maya eta bere hirukoaren "eraginkortasunik eza" salatu du, aurreko legegintzaldiko proiektuak abiatu dituztelako orain iaz onartutako 3,5 milioiko aurrekontuarekin IRUĂ‘EA

"Ezin da jendea manipulatu eta Covidaren ondorioz sortutako krisiaren aurrean inbertsio hau ekonomia dinamizatzeko plan berri baten parte dela esan, duela hilabete batzuk gauzatuta egon behar zuenean"

Juaristi doktorearen korridore iraunkorra (Sanduzelai), Txantrean Poliki (orain María Auxiliadora korridore izendatua), San Pedroko etxebizitza-larrialdietarako udal-pisuak (Rotxapea), edo Emakumeen Etxearen bigarren fasea Joseba Asiron buru zuen Aldaketaren Gobernuaren Inbertsio Iraunkorren Planaren (IFS) parte ziren. Txantrea auzoko bost kale berrurbanizatzeko obrak esaterako, Nafarroako Gobernuaren finantzaketa dute, eta haren aurrekontu-esleipenak Aldaketaren Gobernuaren oniritzia jaso zuen 2019ko martxoan, duela 14 hilabete. Horiek guztiak, 2019ko GFIetan sartutako inbertsio txikiagoekin batera, 3,5 milioi euroko zenbatekoarekin iragarri dituzte orain, Covid-19 osteko krisiaren aurrean Iruñeko ekonomia sustatzeko ustezko plan gisa. "Oso adierazgarria da Enrique Mayak eta bere eskuineko hirukoak Covid-19aren pandemiak eragindako osasun-krisia erabiltzea  duela urtebete baino gehiago onartutako proiektu batzuk kudeatzeko duten eraginkortasunik eza eta paralisia ezkutzatzeko; proiektu horiek amaituta edo gauzatze-fasean egon beharko lukete gutxienez duela bost hilabetetik", salatu du EH Bilduk.

Koalizio subiranistaren ustez, "Martxoan ezarri zen alarma-egoerak eragindako epe administratiboen atzerapena aitzakia gisa erabiltzea otsailean amaituta beharko luketen proiektuen atzerapena justifikatzeko, agerian uzten du alkatearen eta eskuineko hirukoaren gardentasun-eza". "Ezin da jendea engainatu pandemia honek sortutako krisia aprobetxatuz. Ezin da iritzi publikoa manipulatu inbertsio hori Covid osteko krisi ekonomikoaren aurrean hiriko ekonomia dinamizatzeko plan baten zati bat dela iragarriz. Egungo larrialdi egoeraz baliatu dira erantzukizun politikoak zuritzeko, kudeaketa negargarria eta herritarrei azpiegitura eta inbertsio batzuk kendu dizkietela ezkutatzeko", adierazi du eh Bilduk.

Koalizio soberanistaren ustez eskuineko hirukoaren estrategia honek, inbertsio horiek Covid 19-aren krisia gainditzeko aurkeztu duten Planaren baitan sartzea alegia, "Gobernu talde honen sinesgarritasun eskasaren adierazgarri dira. Akordioetara iristea ezinbesteko den garai hauetan, Udal Gobernuaren proposamen falta eta neurriak adosteko gaitasun eza agerian geratu dira”.

Azkenik,  EH Bildu beldur da oportunismo politiko horrek "eskuineko hirukoak aldaketaren gobernutik jaso zituen "Udalean 6,6 milioiko eta Hirigintzako Gerentzian 0,6 milioiko" inbertsio finantzario iraunkorren betearazpen maila baxua” ezkutatu nahi ez ote duen. "Oso esanguratsua da informazio hori (betearazpen maila) oraindik eman ez izana", gaineratu du koalizioak.

"Denak ez du balio Udal Gobernuaren eraginkortasu eza, paralisia, aldebakartasuna eta erabaki gehienen autoritarismoa ezkutatzeko. Denak ez du balio krisiaren kudeaketan oso berandu dabiltzala estaldu ahal izateko " amaitu du EH Bilduk ".

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a