Albisteak

2020-10-20

EH Bilduk kritikatu du krisi ekonomiko eta santiario betean Na+ek 40.000 euro xahutu izana Espainiako Itzulia Iruñera ekartzeko, bere hauteskunde programa betetzeko helburuz

EH Bilduk kritikatu du krisi ekonomiko eta santiario betean Na+ek 40.000 euro xahutu izana Espainiako Itzulia Iruñera ekartzeko, bere hauteskunde programa betetzeko helburuz IRUÑEA

Halaber, salatu du eskuineko hirukoak gabonetako argien gastua handitu duela (156.000 euro), pandemiaren ondorioz okerren pasatzen ari diren auzoetan inbertsio soziala handitu beharrean

 

EH Bildu udal taldeak zalantzan jarri du eskuineko hirukoak, osasun-krisi betean, funtsak beste partida batzuetatik kenduta eta Udalean dauden gainerako alderdiei horren berri eman gabe, 40.000 euroko gastu zuzena ezarri izana, eta horri gehitu beharko litzaioke trazadura garbitzeko, segurtasunerako eta mugatzeko zeharkako gastua, enpresa pribatu batek, kasu honetan Unipublicek, Espainiako Itzuliaren etapa bat Iruñean ospatu ahal izateko.

Koalizio subiranistak ez du soilik zalantzan jartzen ordainketa horren tramitazioa, hasierako aurreikuspenetik (8.000 euro) boskoiztu egin baita, baizik eta inbertsio hori pandemia-egoerari erreferentzia bakarra egin gabe berretsi izana eta ustezko "itzulkin" batekin justifikatzea, zeina ez baita gertatuko, hain zuzen ere, Covid-19ak ezartzen dituen murrizketengatik. "Kudeaketa negargarri, sektario eta mesedegarri baten adibide argia da hau; izan ere, argi dago Iruñeak ez duela inolako etekinik lortuko inbertsio horretatik, bakar-bakarrik, eskuineko hirukoak bere hauteskunde-programan (259. neurria) eramaten zuelako egiten baita", salatu du EH Bilduk.

"Partida honen hasierako aurrekontua 8.000 eurokoa zen. Aurrekontu Luzatuetatik 40.000 gastatzeko, beste partidaren bateko gastua eta jarduerak kendu behar izan dituzte, eta oposizioko taldeei partida hori non handitu den ere ez diete kontatu ", salatu du koalizioak. Ordainketa hori joan den irailaren 29an onartu zen gobernu-bilkuran, eta, espedientean jasotako txostenen arabera, ostalaritzarako eta merkataritzarako itzulekin batean oinarrituta justifikatu zen. Agerikoa da etekin hori ez dela gertatuko, eta are gehiago antolatzaileek eta arlo guztietako erakundeek herritarrei ekitaldi hori zuzenean ikustera ez joateko eskatu dietenean". Baina larriena, EH Bildu udal taldearen ustez, aurreikuspen falta da. Espedienteko txosten batek ere ez ez dio erreferentzia bakarra egiteko Covid 19aren ondorioz sortutako larrialdi egoerari: "Horrek erakusten du, beste behin ere, Navarra Sumaren helburu bakarra bere identitate-obsesioak betetzea dela, horretarako iruindar guztien dirua baliatuz". "Hori bai, publizitate-kontratua izanik, pleguan ez dago publizitateari buruzko aipamenik gure bigarren hizkuntzan. Beste behin ere, eskuineko hirukoteak egiten duen Iruñearen kanpo proiekzioa gaztelania hutsean da", salatu du koalizio subiranistak.

Gabonetako argiak, inbertsio sozialaren ordez

Ildo beretik, krisi ekonomiko eta sanitario betean eskuineko hirukoaren "justifikaziorik gabeko gastuak" salatu ditu EH Bilduk, eta gabonetako argien gastua % 25 igo dela salatu du, 156.000 eurora iritsi arte. "Navarra Sumak bere kasa hartutako neurri bat da hau ere, eta ez du etxebizitza larrialdietarako gastua, gizarte laguntzak edo hiriko ikastetxeetan dauden beharretarako laguntzak handitzearen aldeko apustua egin, nahiago du guztion dirua gabonetako argitan gastatu", azaldu du koalizioak. "Erabaki hau ere beraien hauteskunde-programan jasota zegoelako (17. neurria) hartu dute, eta horrek erakusten du krisi honetan okerren pasatzen ari direnei laguntzea baino nahiago dutela guztion dirua gastatu botoa eman zietenen nahiak asetuz", salatu du EH Bilduk.

Guztion erantzukizuna erakusteko unea da, gerrikoa estutzekoa inor atzean gera ez dadin, eta irizpide sozialetik kudeatzeko unea da, lortu dezakegun azken euroa ere krisialdi honen ondorioak leuntzera bideratuz. Irtenbidea okerren pasatzen ari diren auzoetan zerbitzu eta laguntza gehiago jartzea da, eta ez  guztion dirua hauteskunde promesetan xahutzea”, esan du EH Bilduk

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a