Albisteak

2020-10-26

EH Bilduk Javier Labairu Herritarren Segurtasunerako zinegotziaren premiazko agerraldia eskatu du garabi zerbitzuaren pribatizazioa baliogabetzat jotzen duen epaiaren ondorioak azal ditzan

EH Bilduk Javier Labairu Herritarren Segurtasunerako zinegotziaren premiazko agerraldia eskatu du garabi zerbitzuaren pribatizazioa baliogabetzat jotzen duen epaiaren ondorioak azal ditzan IRUĂ‘EA

Arrotxapea Iparraldean, Txantrean eta San Jorgen gune urdina ezarri aurretik auzokideei galdetzea eskatzen du koalizioak

 

EH Bildu udal taldeak Javier Labairu Herritarren Segurtasunerako zinegotzi delegatuaren premiazko agerraldia eskatu du, duela urtebete eskuineko hirukoak onartutako garabi zerbitzuaren pribatizazioa baliogabetzat jotzen duen epaiaren ondorioak azal ditzan. Presidentzia Batzordean egin behar den agerraldian, koalizio subiranistak "epaiaren edukiaren ondorioak eta garabi zerbitzuan, orain arte jarritako isunetan eta etorkizunean gerta daitezkeen beste edozein gorabehera" zehaztea eskatu du.

"Agerikoa da epai berri honek zalantzan jartzen duela zerbitzu honen inguruan arloak hartu dituen erabakien legezkotasuna, baita zerbitzua pribatizatu zenetik egin diren ekintzen legezkotasuna ere", azaldu du EH Bilduk.

Joan den ostiralean jakin zenez, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak baliogabetzat jo du Udaltzaingoaren garabi unitatea eraisteko erabakia; izan ere, Udaltzaingoko sindikatuetako batek salaketa jarri zuen, eta emandako epaiak “plantilla organikoaren aldaketa desegitera eta langileei beren destinoa eta eginkizunak berrezartzera behartzen du Udala". Iazko urritik, zerbitzua Dornierren esku dago erabat, baina Herritarren Segurtasunerako zinegotziak esan duenez, beti egon da pribatizatua pribatizatuta egon da, eta epaia "ziurrenik formari erreparatuko dio, edukiari baino". EH Bilduren ustez, ordea, Navarra Sumaren kudeaketaren kontrako epai judizial berri horrek zalantza ugari sortzen ditu aurten enpresa pribatuak garabiaren inguruan egin dituen ekintzen inguruan. "Hori da Labairuk azaldu beharko duena", adierazi du koalizioak.

Eragindako auzoei galdetu gune urdina zabaldu aurretik

Bestalde, Presidentzia batzordean EH Bilduren beste adierazpen proposamen bat eztabaidatuko da bihar. Proposamen horretan, Arrotxapea Iparraldean, Txantrean eta San Jorgen gune urdina ezartzeko erabakia hartu aurretik herritarren, gizarte-sarearen eta auzoetako elkarteen artean kontsulta bat egitea eskatzen da. "Oinarrizkoa iruditzen zaigu era honetako ekimenak planteatu aurretik, eragiten dien pertsonen iritzia jasotzea", adierazi du alderdi subiranistak, Arrotxapea Hegoaldean gune urdina ezarri zenean prozedura hori jarraitu zela gogoraraziz.

Aitorpen-proposamenak, halaber, eskatzen du araututako aparkalekuen edozein aldaketa edo hedapen egiterakoan "auzoaren mugikortasunaren estrategia integral baten baitan" planteatzea, besteak beste, eskola-ibilbide seguruen diseinua edo merkataritza-ardatz estrategikoen gaineko eraginen azterketa aintzat hartuta. "Aparkaleku berrien beharra ezin da izan lehentasun edo helburu bakarra", esan du EH Bilduk, "arazoaren zati garrantzitsu bat da, baina ez da bakarra".

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a