Albisteak

2023-12-14

EH Bilduk Iruñeko Alkatetzan trantsizio ordenatua adosteko deia egin dio UPNri, “herritarren intereserako”

EH Bilduk Iruñeko Alkatetzan trantsizio ordenatua adosteko deia egin dio UPNri, “herritarren intereserako” IRUÑEA

Txundituta dago gaurko aurreikusita zegoen Osoko Bilkuraren aldebakarreko etetearekin, are gehiago bertan zinegotzi berri batek kargua hartu behar zuela jakinda

 

“Herritarren intereserako, erakundearen intereserako eta hiriaren intereserako, garrantzitsua da Iruñeko Alkatetzaren trantsizioa modu ordenatuan eta adostuan egingo dela bermatzea”. Hitz horiekin, EH Bilduk UPNri dei egin dio Iruñeko Udalean ordezkapena “zalapartarik gabe, erakundeen errespetuaren arauen barruan eta, batez ere, Iruñeko herritarrei eta Udalak ematen dizkien zerbitzuen eraginkortasunari begira” egin dezan.

Talde abertzaleak Cristina Ibarrola egungo alkatearekin bilera bat eskatu du, gaiari heltzeko eta “normaltasun demokratiko ahalik eta handienetik egiteko, eta alderdiaren interesek edo emango den egoeraren aurrean bakoitzari dagokion kritika politikorako eskubide legitimoak herritarren aurrean dugun erantzukizunean eragin ez dezan”. Bilera oraindik ez da itxi, baina “konbentzituta gaude guztion artean trantsizio on bat egiten jakingo dugula”.

Ildo horretan, EH Bilduk “harridura” agertu du gaur, gaur arratsalderako deituta zegoen osoko bilkura “alde bakarrez” bertan behera geratu delako. “Etete hori arauen barnean egin den ala ez eztabaidatzeaz gain, garrantzitsuena zera da, gaur arratsaldeko bilkuran zinegotzi berri batek bere akta hartu behar zuela, eta, beraz, eteteak berari eta dagokion indar politikoari kentzen diola erakundean legez dagokion ordezkagarritasuna”.

Gauzak horrela, talde subiranistak behin eta berriz eskatu dio Udalaren zuzendaritza duenari trantsizio aldi honetan har daitezkeen erabakiak "mugatzeko", hiriaren eta herritarren irudia "ez hipotekatzeko". "Lortuko dugulakoan gaude", bukatzen zuen.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a