Albisteak

2023-03-25

EH Bilduk hauteskunde-zerrenda aurkeztu du Barañainen, “Alkatetza berreskuratzeko prest”

EH Bilduk hauteskunde-zerrenda aurkeztu du Barañainen, “Alkatetza berreskuratzeko prest” NAFARROA

EH Bilduk bere hauteskunde zerrenda aurkeztu du Barañainen, Oihaneder Indakoetxea buru duena. Indakoetxea Barañaingo alkate izan zen 2015-19 legealdian, eta aurtengo hauteskundeetan berriz zerrendaburu izanen da, “talde handi batekin” batera.

Ekitaldia larunbat eguerdian izan da, Barañaingo Udaletxeko plazan, eta bertan Indakoetxea alkategaiak hartu du hitza. Herriko hauteskunde zerrenda osatzen duten pertsonez gain, alderdiko politikoko beste hautetsi batzuk eta hamarnaka bilkide ere egon dira.

Indakoetxeak “UPNk lau urte hauetan herrira eraman duen paralisia” kritikatu du, eta Barañainek gaur egun dituen erronketan jarri du arreta. Hala, “zaintzen erronka”, nabarmendu du, “Barañain zahartzarorako herri erakargarria izan dadin lortzeko”. “Demografiaren eta hezkuntzaren erronka, balio feministetan eta aniztasunean oinarritutako hezkuntza lortzeko, eta pertsona solidario, kritiko eta askeen gizartea eraikitzeko”. Halaber, “erronka klimatikoa, Barañainen gure bizilagunen etorkizuna ez hipotekatzeko gai izan gaitezen”. Azkenik, Indakoetxeak “erronka politikoaz” hitz egin du, guztion artean pertsona guztien eskubideak bermatuko dituen gobernantza feminista eta kooperatiboaren eredua bultzatzeko”.

Ildo horretatik, EH Bilduko alkategaiak “konpromiso sendoa” erakutsi du “herriarekin bai eta Barañaingo bizilagunekin ere”. Adierazi duenez, “ezinbestekoa da herria hiltzen uzten ari diren eskuineko politikekin amaitzea”. “Alkatetza berreskuratuko dugu 2015. urtean hasitako bideari jarraitzeko eta guztion artean Barañainen ditugun erronkei aurre egiten jarraitzeko”, defendatu du.


 

EH Bildu Barañaingo hauteskunde zerrenda:


1. Oihaneder Indakoetxea Barbería

2. Alberto López Iborra

3. Ana Leatxe Arrese

4. Ioseba Jiménez Muñoz

5. Emiliano Garin Arriaga

6. Kalen Asitz Goldaratz

7. Mintxo Astiz Goñi

8. Idauze Zaratiegi Lopez

9. Mikel Lazkoz Ganboa

10. Iraitz Andiarena Martínez

11. Arkaitz Arellano Goñi

12. Arantxa Cristóbal Martínez

13. Imanol Rodríguez Torrens

14. Ainara Santxo Urra

15. Aitor Sanz Lito

16. Gurutze Maritorena Zubieta

17. Jokin Eraso Garcia

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a