Albisteak

2023-04-05

EH Bilduk hautagaitza aurkeztuko du Cabredon

EH Bilduk hautagaitza aurkeztuko du Cabredon NAFARROA

EH Bilduk lehen aldiz hautagaitza aurkeztuko du Cabredoko Alkatetzarako datorren maiatzaren 28an burutuko diren udal hauteskundeetan. Gorka Sancho, Nagore Díaz de Cerio eta Jesús Sáenzek osatuko dute Lizarraldeko herri honen zerrenda. Gaur egun, 79 biztanle ditu Cabredok, eta hauteskundeak zerrenda irekiko sistemaren bidez eginen dira bertan.

EH Bilduk ohar batean jakinarazi duenez, Sancho Cabredoko alkategai izanen da “ideia berriak eta ilusio berrituak ekartzeko” helburuarekin. Iruñean jaio zen, 1975ean. Bere familia Cabredoko da eta 2010etik bertan bizi da. “Gure asmoa Udalaren ateak herritarren parte-hartzeari irekitzea da, herrira haize freskoa eta ideia berriak ekartzea”, esan du hautagaiak.

Ildo horretatik, “beharrezkoa da Merindadeko herri txikiak mapan kokatzea eta haien arazoak agendan egotea. Tokiko garapena eta despopulazioaren aurkako ekimenak dira herri horien etorkizuneko berme bakarra, eta ekimen horiek herrietatik bertatik sortu behar dira. Horregatik eman dugu zerrenda hau osatzeko pausoa”, defendatu du EH Bilduren hautagaiak, ziur baitago EH Bildu dela “horretarako tresnarik baliagarriena”.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a