Albisteak

2020-10-13

EH Bilduk haurrentzako parkeak zabalik mantentzea eskatu du, edukiera % 30era mugatuz, Enrique Mayak parkeak ixteko hartutako erabakiaren aurrean

EH Bilduk haurrentzako parkeak zabalik mantentzea eskatu du, edukiera % 30era mugatuz, Enrique Mayak parkeak ixteko hartutako erabakiaren aurrean IRUĂ‘EA

Koalizioak ere eskatu du kaleak oro har desinfektatu ordez, haurrentzako parkeetako eta erabilera komuneko beste espazio batzuetako desinfekzioa indartzea, eta aste honetan Covid batzorde berezia berriro biltzeko

 

Iruñeko Udaleko EH Bildu taldeak hiriko haur-parkeak irekita mantentzea defendatu du, % 30eko edukiera mugatuarekin. Enrique Maya buru duen gobernu-taldeak erabakitakoaren aurka, koalizio subiranistak bi argudiotan oinarritu du bere eskaria: alde batetik, komunitate zientifikoaren gehiengoak defendatzen du koronabirusaren hedapena geldiarazteko kanpoko jarduerak sustatu behar direla, eta, bestetik, txikienen oinarrizko aisialdi-beharrak errespetatu behar direla, eskola-eremuetan eta espazio pribatuetan muga handiak baitituzte.

"Olatu berri honen aurrean Iruñeko Udalak hartu duen neurri bakarra haur-parkeak ixtea da, eta hori ez da oso logikoa; izan ere, espazio irekietan hobeto kontrola daiteke pandemiaren hedapena espazio itxietan baino, beti ere desinfekzio lan egokiak eta edukieraren kontrol zehatza bermatzen bada", hausnartu du EH Bilduk. Horregatik koalizio subiranistak hurrengo Covid batzordean proposatuko du gobernu-taldeak ezarritako haur parkeen itxiera birpentsatzea eta % 30eko edukiera mugatuarekin irekitzeko konpromisoa hartzea.

Ildo beretik, EH Bilduk ere defendatuko du diru publikoa kaleen garbiketa eta desinfekzio orokortuan inbertitu beharrean haur-parkeetako, adinekoentzako kirol-espazioetako eta parke publikoetako erabilera komuneko eremuen garbiketa indartzea. "Kaleen desinfekzio orokortuaren kostua handia da eta bere eraginkortasuna ez dago zientifikoki frogatua, efektua denboran mugatua baita eta are gehiago bide publikotik jende asko igarotzen dela kontuan hartuta", hausnartu du koalizioak. "Askoz ere logikoagoa izango litzateke inbertsio hori aire zabaleko espazioak egunero desinfektatzeko erabiltzea, hain zuzen ere, beste tokirik ez dutenen aisialdirako balio baitute", esan du EH Bilduk.

Era berean koalizio soberanistak urriaren 23an ospatzekoa zen Covid Batzorde berezia aste bete aurreratzea eskatuko du, Iruñeko pandemiaren bilakaera kezkagarriaren aurrean. "Espero dugu gobernu taldeak ulertzea, guk bezala, egoera honek datuen azterketa sakona egitea eskatzen duela, hartzen diren erabakiek hasunarketan oinarrituta egon behar dutela eta egiten denaren eraginkortasuna, neurri handi batean, akordioak lortzeko eta azkar jarduteko gaitasunaren araberakoa izango dela", adierazi du EH Bilduk.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a