Albisteak

2023-09-08

EH Bilduk Gizarte Ekintzako Zerbitzuak indartzea proposatu du, Iruñeko etxerik gabeko pertsonen hazkundeari irtenbide integralak emateko

EH Bilduk Gizarte Ekintzako Zerbitzuak indartzea proposatu du, Iruñeko etxerik gabeko pertsonen hazkundeari irtenbide integralak emateko IRUÑEA

Lan-mahai bat eskatu du Nafarroako Gobernuarekin, arazo horri irtenbide integralak emateko eta eskumen-eztabaida "antzuetatik" ihes egiteko

 

EH Bilduk adierazpen bat aurkeztu du gobernu taldeari Gizarte Zerbitzuen Arloko Bazterketa Handiko atala indartzeko eskatuz, Iruñean etxegabeen kopuruak gora egin duelako. Testua asteartean eztabaidatuko dute Herritarren Gaietan, eta UPNri eskatzen dio Nafarroako Gobernuarekin eskumenen inguruko "eztabaida antzuan" ez sartzeko eta "mahai egonkor batean koordinatuta lan egitea". EH Bilduk gai honetan "diskrezioz" lan egiteko eskatu du, eta egoera hori pairatzen duten pertsonentzako "irtenbide integralak" bilatzea lehenesteko.

Adierazpenak bi administrazioen artean diziplinarteko lan-mahai bat sortzearen alde egiten du, "bazterkeria handiaren gaiari modu integralean heltzeko", eskura dauden baliabideak ahalik eta gehien aprobetxatuz. "Etxerik gabeko pertsonen gorakada da hiriek aurre egin behar dieten gizarte-arazo larrienetako bat", eta egoera hori larriagotu egin da pandemiaren eta fenomeno meteorologiko bortitzen ondorioz. "Administraziook arduraz egin behar diogu aurre egoera honi, egoera aztertuz eta behar adina neurri eta baliabide aurreikusiz, ez beste alde batera begiratuz edo eskumen-gatazketan murgilduz", dio EH Bilduk. "Gure kezka larriagotu egin da ikusi dugunean Udalak berak bere burua gainditutzat jo duela etxerik gabeko pertsonen kopuruaren gorakadaren aurrean", dio, eta “egoera larri horri ezin zaio biktimismo instituzionaletik aurre egin. Arazo hau konpromezu aktibotik konpondu behar da”.

Bazterkeria larrian dauden pertsonen kopuruak gora egin du, eta, zehazki, kalean bizi direnen kopuruak gora egin du: "Ez da egun batetik bestera gertatu; arlo horretan lan egiten duten gizarte-erakundeek denbora asko daramate egoera horretaz ohartarazten, eta administrazioei modu integralean eta koordinatuan erantzuteko eskatzen", gogorarazi du EH Bilduk. Horregatik, eta Udalaren eta Nafar Gobernuaren arteko diziplinarteko lan-mahaiaz gain, adierazpenak eskatzen du udal taldeei egoerari buruzko informazio zuzena ematea, foro horri ekarpenak egin ahal izateko. "Ezin dugu oposizioko taldeok prentsaren bidez jakin horrelako gai sentikor baten berri", dio talde suberanistak.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a