Araizek galdetu du ea enpresa horiei Gobernuaren debekuak bete ez dituzten nekazariei aplikatzen zaizkien zigor berberak aplikatu zaizkien
Adolfo Araiz EH Bilduko parlamentariak hiru galdera erregistratu ditu Parlamentuko Mahaian, bero boladan zehar AHTren trazatuan makineria astunarekin egindako lanei buruzkoak. Zehazki, nekazaritza-sektoreari makineria astuna erabiltzeko ezarritako murrizketak aplikatzen ari diren, eta aplikatzen ari ez badira, hori ez egiteko arrazoiak, erabakia nork hartu zuen, eta nekazariei ezartzen zaizkien zehapen berberak aplikatzen ari ote diren aztertzen dira.
Araizek bere idazkian gogora ekarri du Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren uztailaren 1eko Foru Agindua, baso-suteak prebenitzeko lurzoru urbanizaezinean suaren erabilera arautzen duela. Agindu horretan (10. artikuluko 5. idatz-zatia) segurtasun-neurriak zehazten dira (itzaltzeko bi motxila, gutxienez 15 litroko edukiera dutenak), honako hauei eska dakizkiekeenak: bulldozerra, atzerako hondeamakinak, motonibelagailuak, skidderra, basoko prozesadoreak eta autokargagailuak, sasi-garbitzeko makinak, uztatzeko makinak, paketatzeko makinak eta xehatzeko makinak. 8. artikuluaren arabera, ordea, meteoalerta-egoeretan, debekatuta dago deskribatutako makineria astuna erabiltzea (muturreko gehieneko tenperaturak) (abisu-mailak; laranja edo gorria).
Horren aurrean, eta lanak gelditu ez direlakoan, EH Bilduko bozeramaileak galdetu du, lehenik eta behin, ea Foruzaingoak edo Ingurumeneko Basozainek eskatu dien AHTren Erdialdeko obren enpresa esleipendunei geldiarazteko makineria astunaren erabilerarekin lotutako jarduera oro. Bigarrenik, erantzuna ezezkoa bada, ezarritako debekuak bete ez dituzten nekazarien aurka hartutako neurrien antzekorik ez hartzeko arrazoiaz galdetu du. Azkenik, galdetu du ea nork edo zein kargu politikok erabaki duen Nafarroako Gobernuan debekuak ez zaizkiela aplikagarriak izango Erdialdean egiten diren AHTren obrei