Albisteak

2023-06-05

EH Bilduk gaitzetsi egin du Mayak, herritarren eta Udalaren gehiengoa baztertuz, txupinazoa nork botako duen inposatzea

EH Bilduk gaitzetsi egin du Mayak, herritarren eta Udalaren gehiengoa baztertuz, txupinazoa nork botako duen inposatzea IRUĂ‘EA

Osasunak ohore hori merezi duela uste du, baina berretsi du herritarrek aukeratu behar dutela hori, eta ez alkateak


EH Bilduk gogor gaitzetsi du Enrique Maya alkate ohiak Sanferminetako txupinazoaren jaurtitzailea zuzenean nor izango den inposatu izana, herritarren hautaketa sistema berriro ezabatuz. “Bigarren aldia da Maya Osoko Bilkuraren gehiengoa ordezkatzen dugunon gainetik igarotzen dela, eta, behin eta berriz, 2016tik herritarren parte-hartzean oinarritutako hautapen-sistema errespetatzeko eskatu diogu. Tamalgarria da, beste behin ere, alkateak gehiengoaren agindua urratzea eta bere prerrogatibak erabiltzea bere irizpidea inposatzeko. Ekimen honek herritarren eta asoziazionismoaren inplikazio handiagoa sustatu beharko luke”, azaldu du.

EH Bilduk Osasunaren lorpenak goraipatu ditu, “jautitzeko ohorea merezi du, eta are gehiago bere kirol balioa ez ezik, guztiongan ilusioa pizteko eta sentimendu berean bat egiteko gaitasuna erakutsi duen urte honetan gainera. Baina honelako hautagaitza baten egokitasunak ezin du eztabaidaren mamia lausotu. Hau da, hautatzeko sistema ezin da alkatearen autoritarismoan eta alkatearen aldebakartasunan oinarritu. Gainera, imposaketa hau ziztrinagoa da Mayak bere kargua uzten duelako. Errespetu falta izugarria da egungo korporazioarentzat baita sartzen direnentzako ere”.

Alderdi subiranistak berretsi egin du herritarren bozketa bidezko hautaketaren alde dagoela; izan ere, sistema hori bait da herritarren parte-hartzea bermatzen duen bakarra, nahiz eta hobetu daitekeen. Era berean, 2022ko otsailaren 15ean onartutako adierazpenean proposatutako akordio-puntu bakarrera gogoratzen da. Bertan, egungo sistemari eusteko eskatzen zen, udal-talde guztiekin eztabaidatu eta adostasuna lortzen ez zen bitartean. Alkatearen eskumena izan arren, uste dugu herritarrei txupinazoa nori bota aukeratzeko aukera kentzeak talka egiten duela Partaidetzarako Udal Araudian jasotakoarekin. EH Bilduk gaineratu du erregelamenduak hitzez hitz aipatzen duela erregelamendu honetako xedapenek herritarrek parte hartzeko duten oinarrizko eskubidea benetan gauzatzea bermatu, sustatu eta erraztu nahi dutela

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a