Albisteak

2020-08-26

EH Bilduk exijitu du eskuineko hirukoak Txantrearekin hartutako konpromisoak bete ditzala, Hegoaldeko Parkeko obrek zuhaitzetan eta Irubideko parkearen hedapenean dituzten eraginak murrizteko

EH Bilduk exijitu du eskuineko hirukoak Txantrearekin hartutako konpromisoak bete ditzala, Hegoaldeko Parkeko obrek zuhaitzetan eta Irubideko parkearen hedapenean dituzten eraginak murrizteko IRUĂ‘EA

Partaidetza-prozesu batetik ateratako konpromisoen artean, zuhaitzak birlandatzeko proiektu bat eta urbanizazio-obrak hasi aurretik Josefinen eraikineko baratzea irekitzea daude

 

EH Bilduk Txantrea-hegoaldeko parkearen lehen faseko lanen plangintza betetzeko eskatu dio eskuineko hirukoari eta Irubideko parkea handitu eta Josefinen baratze zaharra berreskuratzeko konpromisoa hartzeko. Era berean, koalizioak eskatu du parkearen proiektuko partaidetza-prozesuan Udalak auzoarekin hartutako konpromisoa bete dezala eta azterketa bat egin dezala institutuaren ondoan egingo den biribilguneko zuhaitzei ahalik eta kalte gutxien eragiteko eta ahalik eta zuhaitz gehien berreskuratzeko. "Funtsezkoa da erakundeak auzoari emandako hitza betetzea, partaidetza-prozesua errespetatzea eta Udala arduratzea herritarrek lan hauen inguruan, bereziki baso-masari eragingo zaion kalteen gaineko kezkak argitzeaz", adierazi du EH Bilduk.

Lanak berehala hasiko dira, eta hartara, koalizio subiranistak eskatu du udal gobernuak hartutako konpromisoak "garaiz eta behar bezala" egikaritzeko. Era berean gogoraratu du eskuinak hiriko eremu horretarako zuen proiektua etxebizitzak egitea zela, babes ofizialeko oso etxebizitza gutxi aurreikusiz, eta lau erreiko bide bat eraikitzea". Auzoak gogor kritikatu zuen azken proiektu hori eragin zezakeen muga-efektua dela eta. Aurreko legealdian, proiektu hori eraldatu egin zen, eta auzoarekin partaidetzarekin Hegoaldeko Parkearen proiektua diseinatu zen, zeinak ingurumen-estandar berritzaileak aintzat hartzen zituen, eta bide hori 30 kalea bihurtzen zuen, noranzko bakoitzeko errei bakar batekin. Gainera, auzoarekin egindako akordioen ondorioz, bi proiektuak (parkea eta urbanizazioa) aldi berean abiaraztea eta modu koordinatuan gauzatzea erabaki zen. "Obrak egiterakoan, auzoak esandakoa errespetatzen dela eta eskuinaren ibilbide-orria inposatzen ez dela bermatu nahi dugu", argitu du EH Bilduk.

Koalizioak, zehazki, bi gairen inguruko informazioa eskatu dio gobernu taldeari: "Obrak Magdalena zubiaren ondoko eremutik eta Josefinen komentuko baratze zaharrari dagokion eremutik hasteko aurreikuspenik dagoen" batetik, eta, bestetik, "Irubide eremuko zuhaitzei ahalik eta kalte gutxien eragiteko aurreikuspenik dagoen eta Udalaren lorategi-zerbitzuari zuhaitzak transplante bidez berreskuratzeko azterketa eskatuko zaion”.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a