Araudia eta Partaidetzari buruzko legea ez du betetzen, eta horregatik, hau zuzentzeko eta Bigarren Zabalguneko Plan Berezia onartzeko prozesuan txertatzeko eskatzen dute
EH Bilduk eta Contigo-Zurekin koalizioek, UPNk Gurutze-Plazaren erreformaren eta Zangotza kaleko aparkalekuaren inguruan abian jarri duen kontsulta prozedura irregulartzat eman dute. Hala diote kontsulta horien oinarri diren erabaki administratiboen aurka aurkeztu duten errekurtso batean, eta, ziurtatzen dutenez, ez dituzte betetzen Herritarren Partaidetzarako Erregelamendua eta Nafarroako Parte-hartze Demokratikoari buruzko 12/2019 Foru Legea. Era berean, adierazi dute Udalaren Osoko Bilkura dela oniritzia emateko organo eskuduna, kontsulta II. Zabalguneko Plan Bereziarekin (PEAU) lotuta egon beharko litzatekeelako. Gainera proiektuak aurrekontu-esleipen bat dakarrenez (2,5 milioi euro), Osoko Bilkurari dagokio hau onartzea eta ez Tokiko Gobernuari.
Lehenik eta behin, errekurtsoak azaltzen duenez, "ez da izan udal taldeekin adosturikoa”, Herritarren Partaidetzarako Udal Araudiak 67.3 artikuluan zehazki ezartzen duen bezala. "Ez da ezagutzen onartzeko une hori, ezta udal-talde bakoitzari zuzenean eta berariaz egindako galderari buruzko izapide zehatz eta dokumentaturik ere", azaldu du. "Beraz, ez da bete parte hartzeko araudiaren aurreikuspen hori, eta horrek baliogabetu egiten du deialdi hau", dio. Arrazoia argia da: "udal-taldeek ezin dute eskubide hori erabili, eta eskubide hori, bestalde, funtsezkoa da herritarrei parte hartzeko deia egiteko".
Bigarrenik, errekurtsoak salatzen du ez dela betetzen Parte-hartze Demokratikoari buruzko Foru Legearen 25., 26. eta 27. artikuluetan ezarritakoa. Artikulu horietan, herritarren kontsulta zer den, onartutako bozketa-sistemak eta horietan parte har dezaketenak zehazten dira. Helegitea aurkeztu duten taldeek salatu dutenez, UPNren gobernuak II. Zabalgunean abian jarritako prozedurak hainbat irregulartasun ditu. "Lehenengoa, telefono-dei bidez egiten bada bozka, honen sekretu izaera galtzen da”. "Bigarrena, etxebizitzaren jabe direnei mugatzen diena bozketa, muga horrek legezko estaldurarik ez duenean, pertsona hori udalerrian erroldatuta egotea besterik ez baitu eskatzen". "Hirugarrena, kontsultaren eremuko establezimenduetako titularrak bozkatzen dituena, nahiz eta udalerrian erroldaturik ez egon, eta hori Nafarroako Parte-hartze Demokratikoari buruzko 12/2019 Foru Legearen 27. artikuluan ezarritakoaren aurka doa”.
Kontsulta onartzeko eskumena duen organoari dagokionez, errekurtsoak dio osoko bilkurak izan behar duela, eta ez tokiko gobernu-batzarrak. Azalpena argia da: "Gurutze-Plaza eraberritzeko, Osoko Bilkurari dagozkion aldez aurreko bi onarpen egin beharko lirateke", hala nola "II. Zabalguneko Plan Berezia onartzea eta dagokion gastu-aurrekontua onartzea". Lehenengo izapideari dagokionez, errekurtsogileek gogorarazi dute Plan Berezi hori "hasierako onespenean" dagoela oraindik; aurrekontu-partida aldez aurretik onartu beharrari dagokionez, "argi eta garbi dago Osoko Bilkura dela eskumen bakarra duena, eta, etorkizunean partidarik egon ezean, ezinezko proiektu baten gainean egongo ginatekeela kontsulta hori egiten".
Azkenik, bi udal-taldeek azpimarratu dute gehiengoak eta Osoko Bilkurak talde aurrerakoi guztien babesarekin onartu dutena, hau da, Gurutze-Plaza eraberritzearen inguruko prozesu bat egitea, baina prozesu parte-hartzaile "zabala eta zorrotza izatea, PEAU onartzeko prozeduraren esparruan, eta II. Zabalguneko aparkalekuaren egoerari eta izan ditzakeen konponbideei buruzko azterketa zabala egitea”.