Albisteak

2020-11-06

EH Bilduk eskatu du Santa Engraziako presa zegoen eremuan ibaiaren egoera naturala berreskuratzeko proiektu bat egitea eta arraunketa Arga ibaiaren beste eremu batean birkokatzea

EH Bilduk eskatu du Santa Engraziako presa zegoen eremuan ibaiaren egoera naturala berreskuratzeko  proiektu bat egitea eta arraunketa Arga ibaiaren beste eremu batean birkokatzea IRUĂ‘EA

Koalizioak kritikatu du eskuineko hirukoa arazoa luzatzen aritu dela beste konponbiderik bilatu gabe, Ebroko Konfederazio Hidrografikoa presa ez konpontzearen aldekoa zela jakin bazekien arren

 

Iruñeko Udaleko EH Bildu taldeak adierazpen proposamen bat aurkeztuko du datorren asteko Hirigintza Batzordean eta eskuineko hirukoari eskatuko dio Santa Engraziako presa zegoen eremuan ibaiaren egoera naturala berreskuratzeko proiektu bat garatzea. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak (CHE) presa konpontzeko baimena ukatu dio Enrique Mayaren taldeari, Mayak sarri askotan presa hori konponduko zuela baieztatu duen arren. Koalizio subiranistaren ustez agerian geratu da "eskuineko hirukoak gezurra eta demagogia erabiltzen dituela behin eta berriz, inolako oinarri teknikorik eta babes juridikorik gabe, eztabaida itsusiak pizteko jendartean, boto gutxi batzuk lortzeko helburuarekin.

CHEren erabakiak izango dituen ondorioei dagokionez, koalizio subiranistak eskatu du arraunketa egiteko ibaiaren beste eremu bat egokitzeko "ahalik eta lasterren". Ildo berean, EH Bilduk salatu du "dagoeneko 16 hilabete alferrik galdu dituztela alternatiba bat bilatzeko, hain zuzen eskuineko hirukoak ez duelako onartu nahi izan orain CHEk agindu duena. Nafarroako Gobernuko txostenek ere argi azaldu zuten presa ez konpontzeko jarrera.

Hirugarren puntu gisa, dierazpenak presaren eremua interes historikodun eremu gisa izendatzea eskatzen du, "azpiegitura honek hiriko bizitza sozial eta industrialean izan duen garrantzia azalduko duen mugarri bat sortzeko".

Koalizio subiranistak UPNri egotzi dio ostegunean ezagutu zen CHEren erabakiaren erantzukizuna. "Izan ere, baimena ukatzeko CHEk aipatzen duen arrazoi nagusiena da presa hori ez dela erabiltzen. Hau da, ibaiaren eremu hori ustiatzeko Udalaren baimena 2010eko apirilaren 16an iraungi zen, orduan Enrique Maya Hirigintzako zuzendari zela, eta hark ez zuen inolako alegaziorik aurkeztu, horrela presa erabiltzeko baimena galduz"

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a