EH Bilduren udal taldeak Lehendakaritzako Batzorderako proposamen bat aurkeztu du non Enrique Maya alkateari eskatzen dion Comiruñako dietak ordaindu zitzaizkien izendapen askeko kargudunek berehala itzul dezatela jasotako dirua, ordainketa hori "Udalbatzaren gehiengoaren aginduaren aurka egin baitzen, eta Udabatza da erabaki hori hartzeko gaitasuna duen bakarra". Proposamen berean azaltzen da ordainketa hori merkataritza epaitegian salatzeko prozesutik eratorritako kostuak ordaindu behar izanez gero, "egungo gobernu-taldea osatzen duen koalizioa izango dela gastu horiek bere gain hartuko dituena".
Adierazpen honen oinarria eskuineko hirukoak erreklamazio hori martxan jartzeari uko egin izana da, nahiz eta Udalaren gehiengoak erreklamazio hori egitea eskatu zuen, batzordean lehenbizi (urriaren 15ean) eta Osoko Bilkuran ondoren (azaroaren 11n). Halaber, martxoaren 16an, Comiruñako legezko ordezkariak, enpresa publikoa zuzentzen dutenen aginduari jarraituz, idatziz erantzun zion Merkataritza Arloko Epaitegiari, ordainketak defendatuz, ordainketak egiteko erabakia berretsiz eta dietak itzultzea eskatzen dutenei "formaltasunaren abusua" egitea leporatuz. Idazki horrek berak argudiatzen du Osoko Bilkuraren gehiengoak gai honetan egindako gastu publikoaren fiskalizazio- eta kontrol-lana "udal-gobernu talde berriaren aurka egiteko asmo edo asmo politiko hutsaren ondorio" dela, eta helburu hori ez dela jasotako babes judizialaren duin.
"Agerikoa da dietak jasotzea, kargu publikoen soldatak igotzea bezalaxe, eskuineko hirukoaren izaeraren baitan dagoela, baina ez da onargarria gutxiengoa izanik erabaki hori herriterren ordezkaritzaren gehiengoa duten alderdiei inposatu nahi izana", adierazi du koalizio subiranistak. "Gobernura iritsi bezain laster dieten ordainketak berrezarri zituzten eta horiek bertan behera uztera behartu behar izan genituen. Orain gauza bera egin beharko dugu diru hori altxor publikoari itzultzera behartzeko", salatu du. "Horrela gobernatzen du eskuinak, eta EH Bilduk ez du etsiko Iruñea UPNren eta bere kideen kortijoa izan ez dadin", esan du koalizioak