Albisteak

2022-03-23

EH Bilduk Esako presari buruzko azken txostenagatik galdetu die Espainiako eta Nafarroako Gobernuei

EH Bilduk Esako presari buruzko azken txostenagatik galdetu die Espainiako eta Nafarroako Gobernuei NAFARROA

EH Bilduko Nafarroako diputatuak hainbat galdera egin dizkio Estatuko Gobernuari, “Esako urtegia handitzeko eta haren segurtasuna bermatzeko administrazio-espedientean dagoen dokumentazioari buruz”.

Pozuetak gogorarazi duenez, “dagoeneko bilera egin zuten Madrilen Presidentzia, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako Nafarroako Gobernuko  Mª José Beaumont eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Isabel Elizalde kontseilariek Espainiako Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumeneko ministro Isabel Garcíarekin, zeinean Nafarroak Esako segurtasunari buruzko adituekin irizpena egiteko eskatu zuen”. “Bilera horretan, Nafarroako ordezkariei jakinarazi zitzaien 4. aldaketa prestatzen ari zirela, zailtasun tekniko eta kostu ekonomiko handikoa izango zena”. Hala ere, Pozuetak kritikatu du “ia bost urteren buruan, aldaketa hori oraindik ez dela idatzi”.

Era berean, EH Bilduko diputatuak gaitzetsi du “inolako erantzunik eman gabe luzatu dutela hain garrantzitsua den gaia, hainbat arduraduni galdera ugari egin ostean ere”.

Hori dela eta, Pozuetak galdera egin dio Espainiako Gobernuari “aldaketa hori zergatik ez dagoen oraindik idatzita” jakiteko, “zergatik, obren zuzendaritzak eta CHE erakundeko lehendakaritzak ezkutatu duten arrazoietako bat, besteak beste, gainezkabideen ahokaduran mugimenduak atzematea den”, eta “zergatik ez den idazketa-txostenarekin batera azterlan zehatz bat aurkeztu, aurrekontuan izan litezkeen aldaketei buruz”.

Halaber, EH Bilduk Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoari kudeaketa esleitzeko hitzarmenaren iragarkia ere aipatu du, 2018ko uztailaren 13ko BOEn argitaratu zena.

Ildo horretan, Bel Pozueta diputatuak eta Adolfo Araiz foru parlamentariak Estatuko eta Nafarroako Gobernuari, hurrenez hurren, honako galdera hau egin diote: “zergatik atzeratu da urtebete baino gehiago Esako presa handitzearen segurtasunari buruzko irizpena prestatzeko itundutako epea?”.

EH Bilduren ustez, “lehentasun osoko gaia da Esako urtegiaren eta haren inguruen segurtasuna”, eta azpimarratu duenez, “edozein handitze-lan geldiarazi beharra dago, arriskurik ez duela erabat ziur ez dagoen bitartean”.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a