Albisteak

2022-04-05

EH Bilduk Erripagañaren etorkizunari buruzko eztabaida eta erabakiak hartzeko barne mekanismoa martxan jartzea eskatu dio Mayari

EH Bilduk Erripagañaren etorkizunari buruzko eztabaida eta erabakiak hartzeko barne mekanismoa martxan jartzea eskatu dio Mayari IRUÑEA

Gobernuarekin eta beste hiru Udalekin bilerak izan arren, Iruñeko udal taldeei ez zaiela ezer esan salatu du

 

Gobernu taldeak Erripagaña auzoaren etorkizunari buruzko erabakiak alde bakarrez hartzeko aukerari aurrea egiteko, EH Bilduk Mayari eskatu dio udal taldeekin behar diren lan saio bereziak egiteko, baita orain arte Nafarroako Gobernuarekin eta kaltetutako gainerako udalerriekin izandako bileren berri emateko ere. Huaxe bihar Hirigintza Batzordean eztabaidatuko da. Azken finean, eskaera honen helburua Erripagainaren etorkizunari buruzko eztabaida eta erabakiak hartzea da. Alderdi soberanistak salatu duenez, kezkagarria da Udalaren barruan eztabaidatu edo egiaztatu ez diren eta talde politikoekin adostasunera iritsi ez diren erabakiak hartzen aritzea Navarra Sumaren aldetik.

Eztabaidarako eta erabakiak hartzeko prozesu horretan, auzoak bere etorkizuna definitzeko paper garrantzitsua hartzea defendatuko du EH Bilduk. “Gure udal taldean uste dugu Erripagañako egoera auzo honetako bizilagunen onerako eta lasaitasunerako eta inplikatutako udalen egonkortasunerako argitu behar dela, indar politiko ezberdinen artean adostasunak sortuz eta bizilagunei entzunak emanez”, azaldu du testuak.

Nafarroako Gobernuak 2010eko maiatzean onartu zuen behin betiko Erripagañako PSISa, lau udalerritako lurralde-eremua hirigintzaren aldetik antolatzeko eta planifikatzeko. Foru dekretu baten bidez, 2014ko maiatzean erregularizatu ziren Iruñea, Burlata, Eguesibar eta Uharte udalerrien mugak. 2016ko urrian esparru-akordio bat sinatu zuten lau udalerriek, kudeaketa eraginkor handiena lortzeko, baita zerbitzu publiko batzuk emateko lankidetza- eta koordinazio-ildo nagusiak ezartzeko ere. Era berean, Erripagañako udal arteko Kontseilua sortu zen, koordinaziorako, auzoa hobetzeko eskaera berriak gehitzeko eta auzo-elkarteen bitartez herritarrek parte hartzeko. EH Bilduren arabera, “garai hartan auzoaren kudeaketari dagokionez aurrerapauso garrantzitsuak eman baziren ere, argi dago gaur egun motz geratu direla, eta auzoak behin betiko irtenbidea behar duela eduki”.

Alderdi soberanistak gogorarazi du auzokideek horrela eskatu dutela udal taldeei zuzenduriko gutunean jasotzen den bezela. Nahiz eta EH Bilduren ekimenez bi adierazpen onartu (2019ko urrian eta 2021eko urrian), gobernu-taldeak oraindik ez du informatzeko ekimenik hartu, nahiz eta gai horri buruz hitz egiteko erakundeen arteko hainbat lan-mahai deitu diren. “Erripagainaren etorkizunari buruzko erabaki guztiek osoko bilkuratik eta gehiengoz hartutako erabakietatik igaro behar dute, baina gaur egun, ez da bilera bakar bat ere deitu udal honetako udal taldeekin gai honi heltzeko, nahiz eta beste udal batzuen jarrerak egon”, EH Bilduk gogorarazi duenez

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a