Sanferminetako eraso sexisten aurrean erakundeek eta herritarrek eman beharreko erantzunaren protokoloa bere osotasunean aplikatzea eskatu du
EH Bilduk erabat arbuiatu ditu Cristina Ibarrola alkateak (UPN) eraso sexisten inguruko adirezpenak zeinetan hiriaren irudiari kalte egiten diotela aipatzen duen. Alderdi subiranistaren ustez, hitz horiek emakumeen aurkako indarkeriak desagerrarazteko eta indarkeria horiek ikusarazteko konpromisoa sendotu beharrean, estetika kontua besterik ez dute kontutan.
Emakumeen aurkako erasoak egiturazko desberdintasunen testuinguruan gertatzen dira, sistema patriarkal baten barruan, EH Bilduk gogorarazi duenez. Errealitate horren aurrean, aurre egin dakioke identifikatzeko, prebenitzeko, esku hartzeko eta salatzeko tresnen bidez, edo beste alde batera begiratu, ulertuta herritarren erdien baino gehiagoren giza eskubideen aurkako gertakari horiek orban bat direla hiriak proiektatu beharko lukeen irudian. Ibarrolaren jarreraren aurrean, talde abertzaleak dio Iruñea eraso sexista guztien aurkako erreferente gisa eta emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunarekin konprometituta dagoen hiria dela zaindu behar dena eta identifikatzen gaituena”.
Emakumeenganako indarkeria ukatzeko diskurtsoak eta indarkeria testuingurutik ateratzeko saiakerak ikusten ditugun une honetan, kalifikatzaile matxista definiziotik kenduz, funtsezkoa da Iruñean atzerapausorik ez ematea erakundeen ikusgarritasun, salaketa, babes eta posizionamendu estrategian. Horregatik guztiagatik, EH Bilduk arbuiatu egin ditu Ibarrolaren adierazpenak, emakumeen aurkako indarkeriarekin arinkeriaz jokatzen dutelako. Era berean, honako hau berretsi du, pitzadurarik gabe: "eraso horien berri jendaurrean ematen jarraitu behar da, eta Udalak bere gain hartu duen eraso sexisten aurrean erakundeek eta herritarrek eman beharreko erantzunaren protokoloa oso-osorik aplikatu behar da. Protokolo horrek indarkeria matxistaren prebentzioaren arloko profesionalen bermea du, baita hiriko mugimendu feministarena ere.