Albisteak

2023-02-03

EH Bilduk emakume lesbiana, bisexual, transexual eta transgeneroen diskriminazioaren aurkako kanpaina eskatu du apirilaren 26rako

EH Bilduk emakume lesbiana, bisexual, transexual eta transgeneroen  diskriminazioaren aurkako kanpaina eskatu du apirilaren 26rako IRUĂ‘EA

Horrelako kanpainak eskatzen dituen eta Ikusgarritasun Lesbikoaren Eguna bezalako ospakizunak babesten dituen Berdintasun Ordenantza betetzea premiazkoa da

 

Apirilaren 26an Ikusgarritasun Lesbikoaren Eguna ospatzen da, eta, hori dela eta, EH Bilduren udal-taldeak adierazpen batean eskatzen du Udalak kanpaina instituzional bat abian jar dezala emakume lesbianek, bisexualek, transexualek eta transgeneroek sexu-orientazioa, genero-adierazpena eta sexu-identitatea edo genero-identitatea direla-eta jasaten duten askotariko diskriminazioa desagerrarazten laguntzeko. Alderdi subiranistak premiazkoa ikusten du Berdintasunerako Ordenantzaren 47. artikulua betetzea (4. eta 5. puntuak), hain zuzen ere, horrelako kanpainak eta ospakizunak babestea eskatzen baitute.

Adierazpena asteartean eztabaidatuko da Hiritarren Gaietarako Batzordean, eta gogorarazten du 2019ko ekainean Ordenantza behin betiko berretsi zenetik dagokion arloak ez duela berariazko kanpaina instituzionalik egin helburu horiek betetzeko, eta bereziki emakumeen kasuan. Are gehiago, LGTBI+ politiken arloan, orain arte Harrotu Udal Zerbitzuaren esku utzi du osorik LGTBI+ pertsonei eragiten dien edo pertsona horiei zuzenduta dagoen edozein ekimen edo jarduera, eta LGTBI+ politika publikoak asmatzeko, antolatzeko, planifikatzeko eta praktikan jartzeko duen erantzukizuna saihestu du.

Uste dugu, hiru urte eta erdi baino gehiago igaro ondoren, ez dagoela aitzakiarik udalak erakunde gisa dituen konpromisoak bete, bere gain hartu eta, Berdintasun Sailaren bitartez, berariazko kanpaina instituzionala egiteko, dio EH Bilduk. Proposamengileek eskatu dute kanpaina hori apirilaren 26an ospatzen den Ikusgarritasun Lesbikoaren Egunarekin batera abiaraztea, honela aipatutako artikuluaren 5. puntua betetzen lagunduz.

Deklarazioak, beraz, bi adostasun-puntu ditu: lehenengoa, gobernu-taldearen konpromisoa kolektibo horien aurkako diskriminazioa desagerrarazten lagunduko duen kanpaina instituzionala egiteko; bigarrena, kanpaina apirilaren 26an ezagutaraztea eta denboran zehar mantentzea

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a