EH Bilduk Erripagañaren kudeaketari zehazte aldera dotazio-plan bat eta ibilbide-orri bat adosteko proposamenaren berri eman du. Erripagañako kudeaketa lau udaletan banatzen da 2004an jatorrizko PSISa berrikusi zenetik, batez ere bizitegi-erabilerak izan zitzan.
2016an, Joseba Asiron Iruñeko alkatetzan zegoela, oinarrizko zerbitzu batzuk koordinatzeko hitzarmen bat sinatu zela gogorarazi dute, hala nola, kale-garbiketa, lorezaintza, patruilatzea eta trafikoaren kudeaketa udaltzaingoaren bitartez. Baina ordurako jakitun zen hori iragankorra zela eta administrazio-banaketa horri azken irtenbide bat eman beharko litzaiokeela. Horretarako, udalen arteko kontseilu bat eta jarraipen-batzorde bat sortu ziren. Laura Aznal, EHBildu Nafarroako parlamentari eta lehendakaritzarako hautagaiak adierazi duenez, “azken lau urteetan oso aurrerapen gutxi izan dira, Nafarroako Gobernuaren geldotasunagatik eta Navarra Sumak gobernatzen dituen hiru udaletan (Iruña, Burlata eta Eguesibar) izan duen geldotasunagatik eta utzikeriagatik”.
Horrela, Erripagañaren etorkizunari buruzko aurreikuspenak eta erabakiak arindu eta zehazteko denbora honetan egindako hainbat ekimenen berri eman dute, orain arte emaitzarik lortu ez dituztenak. “Susmoa dugu, batez ere Burlatako Udaleko Alkatetzak interes handiagoa duela hirigintza-lizentziei etekin ekonomikoa ateratzeko konponbideak proposatzeko baino. Maya alkateak eta Echeverría zinegotziak erabat babesten dute hori, publikoki adierazi duten bezala”.
Egoera horren ondorioz, herritarrak nazkatzen ari dira, eta martxoaren 4an manifestazioa egin zuten. Testuinguru horren aurrean, EH Bilduk Erripagañako egoerari irtenbideak bilatzen laguntzeko konpromisoa adierazi nahi du. “EH Bilduk proposamen eta metodologia eraikitzaile bat aurkeztu nahi du Erripagañaren kezkei erantzuteko. Lau udaletan eta talde parlamentarioan adostuta dauzkagu kezka horiek, bakarra eta koherentea izateko”, Laura Aznalek ziurtatu duenez.
Joseba Asiron, EHBildu Iruñako zinegotzi eta hautagaiak azaldu duenez, EH Bilduren asmoa 2024ko udaberrirako Erripagañaren etorkizun instituzionalari buruzko erabakia hartzea da; horretarako, lurralde berriaren galera edo onarpenaren udal kontuetan izango duen eraginari buruzko azterlan ekonomiko-finantzarioak egingo dira, eta Udalen arteko Kontseiluaren deialdia egingo da eztabaiden egutegia ezartzeko eta 2023ko irailerako parte-hartze prozesua diseinatzeko. Asironek azpimarratu duenez, “ezin dugu beste lau urte hutsik pasatzen utzi, eta, horretarako, erabakitzeko modua eta data konprometitu behar ditugu”.
Berta Arizkun, EH Bilduko Burlatako zinegotzi eta hautagaiak, dotazio plana aletu du, eta bertan nabarmentzekoak dira kiroldegi eta Civivoxerako lursailak, azken proiektu hau 2024rako idatzi beharko litzateke edo Sarrigurengo errepidearen amabilizazioa Mendillorrirako bidean, bai eta oinezkoentzako eta txirrindularientzako loturak Sarrigurenekin eta Uharterekin. Era berean, haur-eskolaren eta osasun-zentroaren eraikuntza bizkortzeko beharra aipatu du, eta, aldi berean, aurreikusitako kirol-eremua zaindu behar dela, bertan “beisbol-zelai bat ezartzeari uko eginez. Oinarrizko azpiegiturarik ez dagoen eremu batean beste lehentasun batzuk ezarri behar dira eta beisbol zelaia Nafarroako Gobernuaren kirol eremu batetara eraman beharko litzateke”.
Azkenik, Laura Aznalek iragarri du zuzenean helaraziko dizkiotela proposamen horiek Erripagañako bizilagunei, ezagut dezaten eta haien esanetara jartzen direla etorkizuneko konponbideak bilatzen jarraitzeko. Era berean, dei egin nahi izan die gainerako talde politikoei ahalegin bera egin dezaten eta proposamen argi eta zehatzak egin ditzaten, Erripagañako egoera instituzionala konpontzeko prozesuan eta dotazioak ezartzeko egutegian (biak aldi berean) azkar eta arduraz lan egin ahal izateko. Bereziki Navarra Sumari, hiru udaletan gobernatzen baitu eta ez baitu prestaketa-lanik egin, ezta Erripagañarako baterako proposamenik azaldu ere, eta erabaki garrantzitsuenak hartzea eragozten duelarik.