Albisteak

2020-06-29

EH Bilduk Covid-19aren krisitik sortutako sare solidarioak aitortzea proposatu du eta horiek mantentzeko babesa eskatu du

EH Bilduk Covid-19aren krisitik sortutako sare solidarioak aitortzea proposatu du eta horiek mantentzeko babesa eskatu du IRUĂ‘EA

Koalizioak Kulturaren sektoreari laguntzak eta babesa emateko foro bat berehala martxan jartzea eskatu du

 

EH Bildu udal taldeak bihar Herritarren Aferetarako Batzordean eskatuko du Iruñeko Udalak "aitortza eta esker ona" adieraz diezaiela hiriko auzoetan antolatu diren zaintza-sare solidarioei, "koronabirusaren konfinamenduan zehar zaintza beharrak izan dituzten herritarrei eman dieten arretarengatik". Hala ere, koalizio subiranistak aitortza hutsa egitetik haratago joan nahi du eta Udalak sare horiek mantentzea "ezinbestekoa" dela eta horiekin elkarlanean aritzeko konpromisoa hartzea proposatu du.

Adierazpenaren testuak erakundeetatik osasun-krisiari aurre egiteko lanean ari diren langile publiko eta pribatuen lana aitortzen du berez, baina aipamen berezia egiten die herritarren sare solidarioei "gizartetik bertatik sortutako ekimena delako, inguratzen gaituen bakardade eta behar egoera larrienei elkartasunez eta komunitate-zentzuarekin erantzutea ahalbidetu duena". "Sare horiek funtsezko papera bete dute, Gizarte Zerbitzuetako eta Gizarte Ekintzako zinegotziak berak aitortu duenez. Hala ere, gure ustez, erantzun sozial horrek udal honen aitorpen ofiziala merezi du, eta, gainera, udal-erakundearen apustua ere bai, auzo-sare horiek indartu eta dinamizatu daitezen, Ekintza Komunitarioaren arloaren bidez ", dio adierazpenak.

Bestalde, Herritarren Aferetako Batzordean ere, EH Bilduk bigarren adierazpen bat aurkeztuko du kultur arloan eskuineko hirukoak izandako utzikeria salatuz. Udalaren gehiengoak honakoa adostu zuen: kultur sektoreari laguntzeko eta laguntzak bideratzeko foro bat sortzea. Hala ere, kultur arloak oraino ez du "elkarrizketarako eta adostasunerako konfiantza-gunerik sortu". Hori dela eta, testuak gobernu-taldeari eskatzen dio "kultura-mahaiaren antolakuntza berrikus dezala, eta hiriko kultur sektoreetan parte-hartzea bermatuko duen beste planteamendu bat egin dezala benetako konpromiso politokoarekin".

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a