Albisteak

2022-02-21

EH Bilduk Caballeroren agerraldia eskatu du prebentiboen hainbat kaleratze bidegabetzat jo dituen sententzia azaltzeko

EH Bilduk Caballeroren agerraldia eskatu du prebentiboen hainbat kaleratze bidegabetzat jo dituen sententzia azaltzeko IRUĂ‘EA

Coworkids txapuza juridiko bat izan zela argi uzten du honek, eta justifikaziorik gabeko sufrimendua eragiten die bai familiei bai langileei

 

EH Bilduren udal taldeak presazko agerraldia eskatu du Maria Caballero, Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak, 2. zenbakiko Gizarte-Epaitegiaren sententziak eragingo dituen ondorioak azal ditzan. Sententzia horren arabera, Gizarte Ekintza Prebentiboko Zerbitzuko hainbat langile kaleratzea bidegabea da. Zehazki, talde abertzalearen eskaeraren oinarria da udalak ez duela informaziorik eman gai horri buruz, eta sententzia horrek kezka eragin dezakeela, maila juridikoan zein ekonomikoan. EH Bilduk gogorarazi du Coworkids ezarri aurretik ere ohartarazi zutela langile horien oinarrizko eskubideen aurkako prozedura bat. Sententzia honek EH Bilduk ohartarazitakoa berretsi egiten du.

"Oso larria izan zen eskuinak eredu aldaketa bat inposatzea, egin zuen bezala, baina, era berean, larria da orain guztiok euren desmanengatik ordaindu behar izatea", planteatu du EH Bilduk. Gogoratu behar da Iruñeko Lan Arloko 2 zenbakiko Epaitegiak hiru sententzia eman dituela Iruñeko Udala zigortzeko Sinarzubiko zenbait langile kaleratu zituelako. Talde prebentibo hori Txantrean ari zen lanean. Xedapen horien arabera, Iruñeko Udalak urratu egin zuen Kontratu Publikoei buruzko Foru Legean 67.4 artikuluan esaten dena. Artikuluak honako hau adierazten du: “Administrazio publiko batek erabakitzen badu orain arte operadore ekonomiko batek ematen zuen zerbitzu bat zuzenean ematea, zerbitzu hori ematen zuten langileak subrogatu beharko ditu, eta langile horiek lanpostuan jarraituko dute, harik eta lanpostuak funtzio publikoari buruzko araudi aplikagarriaren bidez betetzen diren arte”. Horrela egiten ez duenez, Udalak langile demandatzailea bere gain hartzeari uko egitea bidegabeko kaleratzea da, eta horren erantzule izango litzateke erabat.

«Coworkids inposatuz prebentiboen zerbitzuarekin amaitzeko Navarra Sumaren obsesioak, bere kontrol ideologikoa bermatzeko eta “behatzez” emandako kontratuekin, milaka txikirentzat kaltegarria izateaz gain, justifikaziorik gabeko sufrimendu asko eragin du. “Alkaldada” hau gainera txapuza juridiko bat ere izan dela argi geratu da», ondorioztatu du EH Bilduk.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a