EH Bilduk duela aste batzuk salatu zuen bezala, nahiz eta kondenak murriztu diren, Auzitegi Gorenak emandako azken epaiak ez du inola ere zuzentzen gazteek espetxean jarraitzearen bidegabekeria, eta, beraz, ez du zuzentzen auziak hasieratik izan duen desproportzioa. Ildo horretan, EH Bilduk berretsi egiten du kasua neurriz kanpo tratatu izana, bai eta zenbait sektorek egin duten instrumentalizazio politiko eta mediatikoa ere, egungo injustizia egoerara eraman gaituztenak. Horregatik guztiagatik, EH Bilduk gazteen askatasuna eskatzen du berriz ere.
Era berean, Altsasuko gazteei eta haien familiei babesa eta elkartasuna adierazi nahi die EH Bilduk eta herritarrei dei egiten die bihar, larunbata, Iruñeko epaitegien aurrean egingo duten elkarretaratzera joateko.