Albisteak

2021-09-17

EH Bilduk “balioan” jarri du gastu-muga handitzea eta defendatu du “herritarren benetazko beharrei” erantzun beharko duela

EH Bilduk “balioan” jarri du gastu-muga handitzea eta defendatu du “herritarren benetazko beharrei” erantzun beharko duela NAFARROA

EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak “positibotzat” jo du Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuak gaur iragarri duen gastu-muga handitzea. Bere ustez, “berri ona” da azken sei urteotako hedatze-bideari eustea, eta, horregatik, espero du “politika publikoak indartzeak funtsezko helburua izaten jarraitzea”.

Hala ere, diru-bilketari dagokionez, EH Bilduren esanetan, “argi dago ekarpen handiena egiten duten zergak BEZa eta PFEZak izaten jarraitzen dutela, oso ekarpen txikia egiten jarraitzen duten beste zerga-figura batzuk dauden bitartean, hala nola Elkarteen Zerga”. Era berean, “kontuan hartu behar da handitzearen zati handi bat Europako funtsek eragindakoa dela”. Horregatik, EH Bildurentzat, “oso erronka garrantzitsua dugu aurretik: fiskalitate bidezkoagoaren alde lan egitea, presio handiena ez dadin izan lan-errentengan”.

Era berean, EH Bildu “bere zuhurtzia” agertu du “departamentuen araberako banaketari” dagokionez. “Departamentu bakoitzaren lehentasunak benetan zein diren ikusi beharko da”, adierazi du.

Ildo horretatik, EH Bilduren ustez, gastuaren muga iragartzeak “aurrekontuak egiteko lehen urratsa besterik ez da, eta oraindik bide luzea dago egiteko”. “Ezinbestekoa da pandemiak eta gizarte-desberdintasuneko eta zainketa-sistemako egitura-arazoek sortutako beharrei modu eraginkorrean erantzungo dieten aurrekontuei heltzea, eta, gainera, 2016. urtean hasitako hedapen-aurrekontuen bidean sakontzea”.

Hala, alderdi politikoa “Foru Gobernuarekin negoziatzeko prest” agertu da, eta azpimarratu du “oraindik indarrean dagoen aurrekontu-itunaren betetze-maila izanen dela, zalantzarik gabe, aurrekontuen negoziazio berri posible baterako irteera-lerroa”.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a