Albisteak

2025-05-18

EH Bilduk azalpenak eskatu dizkio Espainiako Gobernuari Itoizko urtegia betetzearen inguruko kudeaketaren eta komunikazioaren inguruan

EH Bilduk azalpenak eskatu dizkio Espainiako Gobernuari Itoizko urtegia betetzearen inguruko kudeaketaren eta komunikazioaren inguruan NAFARROA

EH Bilduren ustez, "ezinbestekoa da gardentasunez jokatzea", eta Espainiako Gobernuari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari (EKH) eskatzen die toki erakundeekin komunikazio eta informazio kanal egokiak jartzea, herritarrek Nafarroako urtegietan aurreikusitako arriskuak eta jarduerak ezagutzeko duten eskubidea bermatzeko. 

Gaur egun, Esako urtegia bere edukieraren %95 inguruan dago, eta Itoizkoa, berriz, %99ra iritsi da, joan den asteartean, maiatzak 13, %100era iritsiz. Egoera horrek kezka eta ziurgabetasuna sortu du urtegi horien eraginpeko eremuan dauden herritarren eta tokiko erakundeen artean, ez baitzieten aurrez maniobrei buruzko informaziorik eman. 

Horren aurrean, Bel Pozueta EH Bilduko diputatuak zenbait galdera egin dizkio Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioari, presaren kudeaketaren eta segurtasunaren arduraduna baita EKHarekin batera. Toki entitateekin eta Nafarroako Gobernuarekin urtegiak betetzeari buruzko informazioa koordinatzeko Konfederazioak dituen balizko jarduera-protokoloen gaineko informazioa eskatu du alderdiak, baita Itoizko urtegiaren egoera arintzeko egindako jarduera zehatzen ingurukoa ere. EH Bilduk azpimarratu du herritarren segurtasuna bermatu behar dela, eta tokiko erakundeei, herritarrengandik hurbilen dauden erakundeei, informazio argia eta etengabea eskaini behar zaiela, bereziki sentikorrak izan daitezkeen egoeren aurrean, hala nola edukiera handieneko uneetan azpiegitura hidraulikoen kudeaketaren aurrean.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a