Albisteak

2022-11-03

EH Bilduk aurrekontuen zuzenketa aurkeztu dio gaur Osoko Bilkurari, aurten 500.000 euro pobrezia energetikoaren aurkako laguntzetara bideratzeko

EH Bilduk aurrekontuen zuzenketa aurkeztu dio gaur Osoko Bilkurari, aurten 500.000 euro pobrezia energetikoaren aurkako laguntzetara bideratzeko IRUĂ‘EA

Neurria talde abertzaleak urriaren 17an aurkeztu zuen planean sartuta dago eta laguntzak batez ere egoera ahulean dauden familientzat izango dira

 

EH Bilduk aurrekontuak aldatzeko zuzenketa bat defendatuko du gaur arratsaldeko osoko bilkuran, Udalak aurtengo aurrekontuetan milioi erdi euro bideratu ditzan pobrezia energetikoaren aurkako laguntzetara. Talde abertzaleak urriaren 17an aurkeztutako Larrialdi Planean jasota dago neurria, eta lehentasunezko bi laguntza-ildo aurreikusten ditu: lehenengoa, egoera ahulean dauden familientzat, eta, bigarrena, gasoliozko berokuntza zentrala duten erkidegoentzat.

Alderdi subiranistaren zuzenketa horren oinarria edo arrazoiak hauek dira: krisi orokorra, prezioen igoera eta inflazioa, eta energiaren prezioaren igoera. “Aurtengo neguaren atarian, egoera zail honek pentsarazten du familia askok arazo larriak izango dituztela berogailuak eragindako gastuei aurre egiteko”. Idazkiaren arabera, “iragarri diren laguntza ekonomikoak ez dira nahikoak familia guztien egoera konpontzeko, eta horrexegatik, Udalak funts ekonomiko bat sortu behar duela uste dugu laguntza horiek emateko”.

Proposatutako partidatik eratorritako laguntzek (500.000 euro) kontuan izan beharko dute familia-errenta eta laguntza horiek jasotzeko eskubidea izan dezaketen beste laguntza batzuekiko osagarritasuna ala ez. Gasolio-galdara duten berokuntza-komunitateentzako laguntzei dagokienez, erkidego bakoitzeko organo eskudunak konpromisoa hartu beharko du galdara-mota hori beste energia-eredu batekin aldatzeko legezko epea 2025a baino lehen aurreratzeko.

Gaur osoko bilkuran eztabaidatuko den proposamena urriaren 17an alderdi abertzaleak jendaurrean aurkeztu zuen Iruñeko Pobrezia Energetikoaren aurkako Larrialdi Planean jasotako bederatzi neurrietako bat da. Plan horrek, besteak beste, Iruñeko Udala auzoetan biomasa-zentralak sortzeko aktiboki inplikatzea, gas-kontsumoaren alternatiba gisa, edo autokontsumorako energia-komunitateak sortzea bultzatzea jasotzen du. Era berean, hiriko etxebizitza eraikinetan autokontsumorako energia elektriko fotoboltaikorako dirulaguntzen partida % 150 handitzea planteatu da, edo auzo guztietara zabaltzea gaur egun Alde Zaharrak eta Zabalguneak duten birgaitzeko laguntzen gehieneko maila

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a