Albisteak

2020-09-01

EH Bilduk "arduragabetzat" jo du Uvesaren jokabidea, eta lantegietako osasun neurriak ikuskatzea eskatu du

EH Bilduk "arduragabetzat" jo du Uvesaren jokabidea, eta lantegietako osasun neurriak ikuskatzea eskatu du NAFARROA

EH Bilduren ustez, "eskandalagarria" da atzo Tuterako Uvesa lantegian izandako COVID-19 agerraldia. Nabarmendu duenez, "ez da aisialdiko jarduera batean sortutako berragertze bat, baizik eta lan-esparruari soilik dagokiona", eta, beraz, "are kezkagarriagoa da enpresak aurretik beharrezko neurriak hartu ez izana".

EH Bilduk Uvesa enpresak bere langileekiko izandako "jarrera arduragabea" kritikatu du, "lantegi horretan neurririk ez zegoelako sindikatuek alarma piztu zutela kontuan hartuta".
Era berean, koalizio subiranistak "Lan-Osasunak langileen osasuna arriskuan jartzen duten jokabide horiek kontrolatu eta zigortzeko beharra" aldarrikatu du. "Ezinbestekoa da Administrazioak jarraipen eta ikuskapen zorrotza egitea, lan-eremuan osasun-segurtasuna bermatzeko indarrean dauden neurriak betetzen direla ziurtatzeko, batez ere langile asko dauden lantegietan", gaineratu du.

En ese sentido, el Grupo Parlamentario de EH Bildu Nafarroa ha registrado hoy una pregunta dirigida a la consejera de Salud, Santos Indurain, para conocer “qué medidas se están desarrollando desde Salud Pública y Laboral de Navarra para inspeccionar los centros de trabajo y garantizar las medidas de seguridad del personal” así como “información sobre las medidas implementadas para controlar el rebrote de Uvesa y de otros centros de trabajo de similares características”.

Ildo horretan, EH Bildu Nafarroa Talde Parlamentarioak galdera bat erregistratu du gaur bertan Santos Indurain Osasun kontseilariari zuzenduta, "Nafarroako Osasun Publikoak eta Lan Osasunak lantokiak ikuskatzeko eta langileen segurtasun-neurriak bermatzeko zer neurri garatzen ari diren" jakiteko, bai eta "Uvesa eta antzeko ezaugarriak dituzten beste lantoki batzuen berragerpena kontrolatzeko ezarritako neurriei buruzko informazioa" ere.

Koalizioak ohar batean defendatu duenez, "EH Bilduk lanean jarraituko du langile guztien eskubideak bermatzeko, are gehiago pandemia une honetan, ezinbestekoa baita laneko osasun eskubidea errespetatzeko beharrezkoak diren mekanismoak ezartzea".

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a