Albisteak

2026-03-27

EH Bilduk akordioa lortu du Gobernuarekin Osasungitzaren buruzko Foru Lege Proiektuaren tramitazioa desblokeatzeko

EH Bilduk akordioa lortu du Gobernuarekin Osasungitzaren buruzko Foru Lege Proiektuaren tramitazioa desblokeatzeko NAFARROA

Txomin Gonzalez EH Bilduko legebiltzarkideak azaldu duenez, "Nafarroako Gobernuak aurreproiektuaren zirriborroa aurkeztu zuen negoziazio mahaian. EH Bilduk aurreproiektua aztertu zuen, eta aldatu eta hobetu beharreko gai garrantzitsuak zeudela egiaztatu zuen. Ildo horretan, sindikatuak ere aurreproiektuan jasotako zenbait gairen aurka agertu ziren ". Desadostasuna ikusita, EH Bilduk hainbat proposamen egin ditu, proiektua desblokeatzeko eta tramitatzeko.

Aurreproiektuan Osasunbidea eta Osasun Publikoko Institutua enpresa-erakunde publiko bihurtzea proposatzen zen. Hori aldatzea adostu du EH Bilduk eta Txomin Gonzalezek azpimarratu duenez, "oso garrantzitsua da Osasunbidea eta Osasun Publikoko Institutua erakunde autonomo gisa mantentzea, Osasunbidea enpresa-erakunde publiko bihurtzeko ateak itxiz."

Bestalde, EH Bilduk eta Nafarroako Gobernuak adostu dute ordezkaritza sindikalarekin negoziatuko dutela arlo bakarra sortzeak langileengan, bereziki medikuntzako langileengan, ekar ditzakeen mugikortasun baldintzak, baldintza ekonomikoak barne.

Amaitzeko, hitzarmen bereziak kontrolatzeko mekanismoak ere ezarriko dira, zehazki, Legebiltzarrari aldez aurretik jakinarazteko betebeharra. Hitzarmen Bereziak irabazi-asmorik gabeko erakundeekin osasun-prestazio jakin batzuk hitzartzeko tresna dira, eta, beraz, uste dugu Legebiltzarrak horien gaineko kontrola izan behar duela.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a