Albisteak

2022-03-25

EH Bilduk AHTaren PSISaren desagertzea eskatzen du, baita birgaitzerako diru-laguntza Plan bat Etxabakoitzerako eta aurreikusten diren eraispenak bertan behera uztea ere

EH Bilduk AHTaren PSISaren desagertzea eskatzen du, baita birgaitzerako diru-laguntza Plan bat Etxabakoitzerako eta aurreikusten diren eraispenak bertan behera uztea ere NAFARROA

Parte-hartze prozesu batekin batera antolamendu berri baten ekimena aurkezten du, non etxebizitza soziala lehenesten den eta ez dituena kalte-ordainak planteatzen

Etxabakoitz auzoaren antolamendu berri bat bultzatzea, herritarren parte-hartzea bermatzeko, aurreikusitako eraispenak geldiarazteko eta birgaikuntzarako laguntza-lerro bat ezartzeko, horixe da EH Bilduk gaur aurkeztu duen planaren berehalako helburua, AHTaren egungo PSISaren ordez. Plan horren bideragarritasuna zalantzan jarri dute, besteak beste, Nafarroako Gobernuak eta Adifek. Bigarren fase batean, alderdi subiranistaren proposamenak, besteak beste, honako hauek jasotzen ditu: AHTaren “Consorcio”an Berriozar sartzea (trenbide-begiztaren trazadurak eragindako herria), azpiegitura hori Etxabakoitzen Hirigintza garapenarekin ez lotzea eta etxebizitza-dentsitatea birdefinitzea, UPNk asmatutako plangintza baztertuta eta babes ofizialeko etxebizitzetarako erreserba bat exijitzea.

«Gai honi heltzeko unea iritsi dela uste dugu, alderdi politiko gisa eta erakunde gisa konpromisoa hartzeko. Etxabakoitzen eta Iruñerrian hirigintza-pelotazorik ez ematea bermatu behar dugu, baita antolamendu berriaren diseinuan herri afektatuen parte-hartzea ere», laburbildu zuen Joseba Asironek, EH Bilduko Iruñeko bozeramaileak. Prentsaurrekoan, Asironekin batera, Maiorga Ramirez foru parlamentaria, Borja Izagirre Larrañaga Iruñeko zinegotzia eta EH Bilduko Berriozar, Barañain, Ziur Nagusia eta Zizur Txikiko zinegotziak egon dira.

Parte-Hartze batean oinarritzen den etorkizunerako diseinu bat

Asironek azaldu duenez, plangintza honen lehen fasean Etxabakoitz kaleko 1etik 4ra bitarteko etxen normalizazioa azpimarratuko da, 2009an PSISa onartu zenetik eraisteko eta antolamendutik kanpo egoteko agindu batek eragindak. «Bloke horietan bizi diren 32 familiek, 13 urteren bitartean, ezin izan dituzte egin berrikuntza obrak beraien etxeetan. Horrexegatik, aurkeztu dugun planak eraikin horiek birgaitzeko laguntzak ere jasotzen ditu», gehitu zuen.

Baina alderdi abertzalearen proposamenak bereziki azpimarratzen du auzoaren etorkizuna diseinatzeko Etxabakoitzeko bizilagunen iritzia bereziki kontuan hartu behar dela. Diseinu espekulatiboen aurrean, etxebizitza sozialen aldeko apustuaz gain, hiru gai nagusi izango dira EH Bilduk bultzatu nahi dituenak parte-hartze prozesuan: ekipamenduak, espazio publikoak eta berdeguneak. Prozesu hau, Asironek azaldu duen bezala, Zizur Nagusiari, Zizur Txikiri, Barañaini eta Berriozarri ere luzatu beharko litzateke.

Espekulaziorik gabeko antolamendu berri bat

Bigarren proposamen-sortari dagokionez, egungo PSISaren alternatibari lotuta, Ramirez eta Izagirre izan dira xehetasunak emateko arduradunak. "Antolamendu berri bat bultzatu nahi da, eta eskema orokorra erabat birplanteatu. Eskema horrek oso alderdi defizitarioak ditu, hala nola ingurumen-balioa duten espazio libreen kolonizazioa edo partikularrei mesede egiten dien lurzati eraikigarrien banaketa, udalen kaltetan", azaldu zuten.

EH Bilduren beste aldarrikapen bat da Berriozar, trenbide-bukleaz afektaturik dagoenez, Barañain bezela “Consorcio”an sartzeko. EH Bilduk eskatzen du juridikoki trenbide sare eta geltokiaren ezarpena Etxabakoitz auzoaren garapenetik banatzea.

Azkenik, egungo PSISa bideragarria ez izatearen hiru arrazoiak azaldu dituzte Izagirrek eta Ramirezek: «Trenbidearen trazadura berriak beharrezko koordinazioa kontuan hartzen ez duelako, eta trazadura hori errealitate bihurtzen ez den bitartean aurrera egitea ezinezkoa delako; faserik gabe diseinatu zelako, eta, beraz, teknikoki eta finantzarioki ezinezkoa delako gauzatzea, eta gainera ez duelako bideragarritasun ekonomikorik Hunstmani kalte-ordaina ematen zaiolako (60 milioi, orain 30 milioitan geratzen direnak) eta finatzea».


 

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a