Albisteak

2019-06-27

EH Bilduk adierazpen instituzional bat aurkeztu du adierazpen askatasunaren eta Sanfermin parte hartzaile, herrikoi eta anitzen alde

EH Bilduk adierazpen instituzional bat aurkeztu du adierazpen askatasunaren eta Sanfermin  parte hartzaile, herrikoi eta anitzen alde IRUĂ‘EA

EH Bilduk salatu du udal bandoak adierazpen askatasunaren aurka egiten duela eta elkarbizitza gaiztotu nahi duela

 

 

Adierazpenaren hasieran, EH Bilduk nabarmentzen du "Sanferminak jai parte hartzaile, herrikoi eta anitzak direla, hiri honetako pertsonak eta mundu osotik etorriak jaiaren inguruan biltzen dituena. Jaiaren funtsa bere izaera herrikoia eta espontaneoa dira".

Gogoratzen du halaber, azkeneko urteotan, Joseba Asironek zuzendutako gobernuarekin, "udal erakunde honek pertsona guztien eskubide eta askatasunekin loturiko Sanfermin irekiak, inklusiboak eta errespetuzkoak bultzatu dituela, bereziki, emakumeei begira" eta lan egin duela "Iruñeko aniztasun sozial, politiko eta kulturalari tokia emateko". Lan honen bidez aurrera pauso handiak lortu dira hiriko elkarbizitza eta Iruñea abanguardian kokatu da emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko borrokan, baita eraso sexisten aurkako borrokan ere. Lorpen hauek babestu eta mantendu behar ditugu, bai udal moduan eta bai hiri moduan ere". 

Horregatik, EH Bilduren ustez "zentzugabekeria hitsa da gaur onartutako udal bandoa. Elkarbizitza eta adiskidetasuna oinarri izan dituzten lau urteren ostean, udal gobernu berriak elkarbizitza hori hautsi nahi du, debekuak eta zentsura inposatuz. Ahaleginak, baliabideak eta agenteak udal plazan gerta litezkeen delituak eta batez ere eraso sexistak ekiditera bideratu beharrean, ikurriña jazartzera bideratu nahi dituzte berriz ere. Iraganeko garaietara eraman nahi gaituzte, orain bost urtetik atzeragoko bandoak berreskuratuz eta proposamen baztertzaile eta zakarretara itzuliz". 

 

 

 

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a