Albisteak

2019-09-03

EH Bildu Nafarroak bi galdera erregistratu ditu ezagutzeko Nafarroako Gobernuak abian jarriko dituen neurriak Defentsa Ministerioaren Ezkaba mendiko proiektua ekiditeko

EH Bildu Nafarroak bi galdera erregistratu ditu ezagutzeko Nafarroako Gobernuak abian jarriko dituen neurriak Defentsa Ministerioaren Ezkaba mendiko proiektua ekiditeko NAFARROA

EH Bildu Nafarroa Talde Parlamentarioak, Ezkaba mendiko zenbait lur-eremu ixteko Defentsa Ministerioaren ekimenari  Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundeak jarritako salaketa oinarri hartuta, hurrengo galdera erregistratu du Nafarroako Parlamentuan:

Ze akordio edota ekintza abiarazteko asmoa dauka Nafarroako Gobernuak Defentsa Ministerioak aurkeztutako proiektua buru dadin ekiditeko, zeinak zuzenean eragiten duen Udalerriaz gaindiko Eraginaren Plan Sektorialaren prebisioetan eta Ezkaba mendiko 52 hektarea pribatizatzea ekarriko lukeen?

 Federazioaren arabera, “Ministerioak mendian burutu nahi duen itxieraren ezaugarriak aztertu ondoren, nabarmentzekoa da bertako faunaren mugikortasunarekiko eragina, baina bereziki ibilgailuen zirkulazio sarea, txirrindulak eta pertsonekiko eragina. Horrela, Federazioaren idazkiak ondorioztatzen du “Defentsa Ministerioaren ekimena ez litzatekeela onartu beharko, itxieraren eragina ez delako bateragarria etorkizuneko parkean proposatutako erabilera eta ekintzekin”.

Era berean, Adolfo Araiz parlamentariak beste galdera bat erregistratu du Ezkaba Eskualde parkearen Udalerriaz gaindiko Eraginaren Plan Sektorialarekin (PSIS) lotutakoa. Araizek gogora ekarri du 2019ko apirilaren 25ean izandako saioan Nafarroako Gobernuak akordioa onartu zuela aipatutako planaren espedientearen tramitazioari hasiera ematen ziona. Horren helburua esparru naturalen babesa, kontserbazioa, katalogazioa eta hobekuntzarako beharrezko neurriak ezartzea zen. Hala ere, Adolfo Araiz parlamentariak adierazi duen bezala, “egun oraindik ez dugu eskualde parke horren sorreraren expedientearen tramitazioaren berri, ezta Nafarroako Gobernuak noiz aurreikusten duen horren behin betiko onarpena egitea ere”.

Horrenbestez, EH Bildu Nafarroak hurrengo galderak erregistratu ditu Nafarroako Gobernuari zuzenduta:

Noizko aurreikusita dauka Gobernuak Ezkaba Eskualde parkearen Udalerriaz gaindiko Eraginaren Plan Sektorialaren (PSIS) behin betiko onarpena?

Zer tramite administrativo ez dela bete deritzo Gobernuak behin betiko onarpena atzeratzeko?

Zerikusirik al du behin betiko onarpenaren atzeratzearekin Defentsa Ministerioak Berriobeitiko udalean aurkeztutako proiektuak, zeinaren bidez Ezkaba mendiko lur-eremu baten itxiera proposatzen den bertako tiro eremuaren segurtasun zonaldea handitzeko?

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a