Albisteak

2022-10-21

EH Bildu: “Na+ek Etxez Etxeko Arreta Zerbiztuko langileekin egindako kudeaketa narras eta larriak orain dela 10 urteko egoerara garamatza”

EH Bildu: “Na+ek Etxez Etxeko Arreta Zerbiztuko langileekin egindako kudeaketa narras eta larriak orain dela 10 urteko egoerara garamatza” IRUÑEA

Talde abertzaleak zerbitzuaren egoera administratiboa normalizatzeko ibilbide orri argiaz gain, kostuei buruzko azterketa ekonomikoa eskatu du


“Nahiz eta Mayak eta bere taldeak Etxez Etxeko Arreta Zerbitzuan hartutako erabakien aurkako sententziaren ondoren ezer gertatzen ez den itxura eman nahi izan, egia esan, Asironen gobernuak egindako munizipalizazioa iraultzeko ezarri zuten lardaskeriak administrazio-bide mardul bati ekitera behartzen du orain, zerbitzua, kasurik onenean, duela 10 urte bezala egoerara bidaliz”. Esaldi horrekin baloratu ditu EH Bilduk Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak langileei arrazoia eman eta Udala behartu duen erabakiaren ondorioak. “Pozik gaude langileen eskubideak aitortzen direlako, baina sentitzen dugu UPNren obsesioek orain prozesu latz batera eraman gaituztelako, non baliabide asko inbertitu beharko diren aurreko legegintzaldian hartutako erabakiekin konponduta zegoen arazo bat konpontzeko”.

Izan ere, Mayak eta bere taldeak sententzia errekurrituko ez dutela iragarri ondoren, gaia konpondu beharrean, polemikak aurrera jarraitzen du, epaileak emandako epean (30 egun) “puzzle administrativo” bat ebatzi behar baita. “Hori ez du EH Bilduk esaten, Udalaren beraren txosten ekonomikoek, juridikoek eta pertsonalekoek baizik. Txosten horien arabera, lehenik eta behin, sententziaren onuradunak nortzuk izan daitezkeen zehaztu beharko da; ondoren, beharrezko aurrekontu-aldaketak egin beharko dira, bai Etxez Etxeko Arreta Zerbitzuan, bai udal-aurrekontuan, aplikatu ahal izateko, eta, azkenik, udal-plantilla eta Etxez Etxeko Arreta Zerbitzuko plantilla berregin eta langile-batzorde berri bat ezarri beharko da”, EH Bilduren esanetan.

“UPNk eta Na+ek Udala lardaskeria batean sartu dute eta okerrena zera da, Etxez Etxeko Arreta bezalako zerbitzu giltzarri baten egoera administratiboa duela hamar urte zegoen bezala kokatzen dela berriro”, talde soberanistak salatu duenez. “Izan ere, berriro ere bi sistema desberdin egongo dira: bata, udal-langileak biltzen dituena, eta bestea, 2021ean sortutako enpresa publiko berriak kontratatutako pertsonei eragiten diena. Beraz, litekeena da koordinazioa are gehiago zailtzea, egiturak bikoiztuta daudelako. Aldaketaren Gobernuak 2017an egindako zerbitzu honen munizipalizazioak arazo guzti horiek konpontzen zituen.

EH Bilduk hiru gai argi eskatu ditu gaur Etxez Etxeko Arreta Zerbitzuaren Kontseiluan: lehenik eta behin, etorkizunean egoera normalizatzeko hartu beharreko erabakiak azalduko dituen ibilbide-orri bat; bigarrenik, administrazio-lardaskeria horrek diru-kutxa publikoentzat ekarriko dituen kostuak aztertzea (kostu judizialak, balizko bikoiztasunak, etab.) eta, azkenik, datorren astebururako deituta dauden langileen hautaketa-probekin zer gertatuko den argitzea.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a