Albisteak

2026-10-09

EH Bildu legealdiaren azken Aurrekontuen negoziazioari ekin dio

EH Bildu legealdiaren azken Aurrekontuen negoziazioari ekin dio NAFARROA

EH Bildu akordioa negoziatzen ari da Nafarroako Gobernuarekin datorren urteko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei begira. Aurreko urteetan bezala, aurreproiektuan eragina izan du EH Bilduk eta ezker subiranistaren ekarpenak jaso ditu dokumentuak.

Momentu honetan negozioak irekita jarraitzen du, hurrengo Aurrekontu Orokorretan akordio hau gauzatzeko helburuarekin. Ardura bikoitzaz ari gara aurten Nafarroako Gobernuarekin negoziatzen, izan ere, maiatzeko hauteskundeen ondotik osatuko den gobernuak gauzatu beharreko aurrekontuak dira.

Intentsitate handiko asteak izan dira, aurreproiektua arretaz aztertu dugu eta aurrekontuen norabidean eragina izatea izan dugu helburu, bi zentzutan. Batetik, aurrekontuak jendearen beharrizanei hobe erantzuteko balio izatea. Eta beste aldetik, zerbitzu publikoen aldeko apustua egitea, hain zuzen herritarren arazoei erantzuteko tresna izan behar direlako.

Helburu hauek buruan, negoziatzen jarraitzen dugu, datorren urriaren 30ean, Aurrekontu Orokor Hauek Parlamentura iritsi arte. Oraindik ez dago akordioa itxita, eta EH Bilduk helburutzat du kompromiso politikoak lotzea Nafarroako Gobernuarekin.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a