Albisteak

2021-01-11

EH Bildu eta Geroa Bai Harrotu (LGTBIQ+ kolektiboaren sexu-aniztasunerako eta eskubideak sustatzeko zerbitzua) mantentzea eta honi,2021 urterako, gutxienez 120.000 euro ematea eskatzen dute

EH Bildu eta Geroa Bai Harrotu (LGTBIQ+ kolektiboaren sexu-aniztasunerako eta eskubideak sustatzeko zerbitzua) mantentzea eta honi,2021 urterako, gutxienez 120.000 euro ematea eskatzen dute IRUĂ‘EA

Taldeek defendatzen dute zentroa espazio publikoa dela, eta bertan informazioa, prestakuntza, parte-hartzea eta aholkularitza eskaintzen dela, bai sexu- eta genero-aniztasunari dagokionez, bai LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideak sustatzeari dagokionez

 

EH Bildu eta Geroa Bai Udal taldeek Harrotu zerbitzuari udal aurrekontuetatik gutxienez 120.000 euro emateko adierazpena aurkeztuko dute Hiritarren Batzordean. Horretaz gain, hurrengo baldintza pleguan eskatu diren lau zerbitzuak jasotzea eskatuko da: Informazio zerbitzua, Topaketa zerbitzua eta Jabekuntza Zerbitzua eta LGTBIfobiaren aurkako Behatokia.

Harrotu Zerbitzua baldintza-plegu berri bat argitaratzeke dago, hemendik aurrera aginduko zaizkion eginkizunak eta zereginak zehaztuko dituena. Halaber, errealitate horren aurrean, Eh Bildu eta Geroa Bai Udal taldeek "zerbitzua mantentzea" eskatu dute, "Harrotu udal zentroa martxan dagoen hiru urteetan LGTBIQ+ kolektiboarentzat erreferentziazko gune bihurtu delako, eta urtean ia mila kontsulta eta aholkularitza eskaera jaso dituelako". Udal taldeen ustez, "egoera zehaztugabe dago; izan ere, joan den abuztuan, kolektibo askok proposamen bat aurkeztu zuten jendaurrean, eta udal-taldeei eta berdintasun-arloari helarazi zieten. Proposamen horretan, hurrengo agirian, gutxienez, Harroturi lotutako funtzio hauek jasotzea eskatzen zen: LGTBIQ+ pertsonentzako informazio-zerbitzu bat; kolektiboen, LGTBIQ+ pertsonen eta profesionalen arteko elkargune zerbitzu bat; Sentsibilizazio- eta prestakuntza-jarduerak sustatzen ditu; eta LGTBIQ+fobiaren aurkako behatoki bat.

Azalpen-testuan, oposizioko taldeek argitu dute dokumentu ofizial bat eman zitzaiela taldeei, honako hau zehazten zuena: "LGTBIQ+ (Harrotu) kolektiboaren aniztasunerako eta eskubideen sustapenerako zerbitzuari eusteko kontratura 60.000 euro bideratzeko aurreikuspena, hau da, zerbitzu horrek hiru urtean izan duen urteko aurrekontuaren % 50 baino gutxiago, eta gastu errealaren % 40 ingurukoa da. Honen aurrean, taldeek salatzen dute “Berditasun-Zinegotziak emandako baiezko erantzunak eta aurrekontuen aurreikusten denarekin bat ez datozela”.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a