Albisteak

2022-10-31

Edurne León Sánchez eta Ainara González Hervás izango dira Tutera eta Eguesibarko EH Bilduko zerrendaburuak

Edurne León Sánchez eta Ainara González Hervás izango dira Tutera eta Eguesibarko EH Bilduko zerrendaburuak NAFARROA

EH Bildu Nafarroak urriaren 11an publiko egin zuen bezala, martxan jarri zuen Tutera eta Eguesibarko alkategaiak aukeratzeko prozesua

Hautagaiak proposatzeko barne-prozesua atzo, urriak 30, amaitu ondoren, Eguesibar eta Tuteran zerrendaburu izateko hautagaitza bakarrak aurkeztu dira.

Datozen azaroaren 3, 4 eta 5ean EH Bilduren oinarriek aurkeztutako hautagaitzak berretsi beharko dituzte, EH Bilduren barne araudian jasotzen den bezala.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a