Albisteak

2023-04-03

Dabid Anaut izanen da EH Bilduren alkategaia Leitzan

Dabid Anaut izanen da EH Bilduren alkategaia Leitzan NAFARROA

EH Bilduk jakinarazi du Dabid Anaut izanen dela bere zerrendaburua Leitzako Udalerako datozen hauteskundeetan. Anaut, 1994az geroztik, Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Udaletako euskara teknikaria da, eta 2015-2019 legealdian Nafarroko parlamentaria izan zen. 54 urte ditu eta herrigintzan eta euskalgintzan lanean aritua da hainbat erakundetan, Leitzan, Nafarroan, zein Euskal Herri mailan.

Egin berri diren herriko batzarretan ondorioztatu den moduan, “aurreko legegintzaldietan EH Bilduk lan bikaina egin du Leitzako Udalean: herriaren garapena eta bizitasuna sustatzeko eta indartzeko hainbat bide ireki eta hainbat proiektu garatu ditu, herriaren nortasuna eta kultura suspertu eta lagundu ditu, azpiegitura garrantzitsuak eraiki eta bideratu ditu, udalaren zerbitzuen kudeaketa egokia eta eraginkorra egin du, udala gardentasunez eta auzolana sustatuz kudeatu du, bere jardunean euskara, berdintasuna eta ingurumena zerharlerro gisa finkatu ditu”.

EH Bilduk ohar batean ezagutara eman duenez, “Udal talde berriaren erronka izanen da, beraz, egindako bide horri 2023-2027 legegintzaldian ere eustea eta Leitzako eragile nahiz herritar guztiekin batera herri bizia, inklusiboa, euskalduna, berdintasunean oinarritua eta parte-hartzailea eraikitzea”.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a