Albisteak

2022-03-31

Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarreraren transferentzia balioan jarri du EH Bilduk, baina kritikatu du “ez dela eskumenaren transferentzia osoa”

Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarreraren transferentzia balioan jarri du EH Bilduk, baina kritikatu du “ez dela eskumenaren transferentzia osoa” NAFARROA

H Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aditzera eman du Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarreraren kudeaketaren eskualdatzearen aldeko botoa emango duela, gaur arratsaldean Iruñean burutuko den ekitaldian Estatuko Gobernuak eta Nafarroako Gobernuaren arteko sinadurarekin gauzatuko dena. 

Hala ere, EH Bilduren ustez, “ez da eskumen hori osorik eskualdatuko, baizik eta haren kudeaketa soilik”. Hala, “kezkaagertu du, “autogobernuarekiko eta ezar ditzakeen aurrekariei dagokienez ekar dezakeen atzerapausoagatik”. “Nafarroako pertsona zaurgarrienak zaindu eta babesteko erabakiak hartzeko gaitasuna gure esku egotetik Madrilen menpe egotera pasatzea aurrekari txarra izan daiteke etorkizuneko beste eskumen batzuei begira, ohartarazi du. 

EH Bilduk gogorarazi duenez, errenta bermatua Nafarroak gizarte-babesean dituen eskumen esklusiboetako bat da, Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarrera baino askoz bermatzaileagoa eta ambiziosoagoa”. Ildo horretatik, alderdi politikoak kritikatu egin du “Nafarroako Gobernuaren anbizio falta, Madrildik ezarritako irizpide esklusiboekin Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarreraren kudeaketa hutsa bere gain hartzen baitu”. Aukera on bat galdu dugu transferentzia horren bidez aldaketa bat planteatzeko, non gaur egun Nafarroan dugun gizarte-babeseko sistema erabaki eta hobetu ahal izango genuen, are gehiago gizarte-beharrak pertsona zaurgarrienen artean handitzen ari diren testuinguruan”, gaitzetsi du. 

Era berean, EH Bilduren ustez, “30 urte hauetan politika sozial horiek hemen erabaki, diseinatu eta garatu ditugu, muga eta disfuntzio guztiekin”. “Eskumen horren izaera esklusiboak ez zuen baztertzen Gizarte Segurantzak era horretako prestazioak bere babes-jardueraren esparruan bere gain hartzeko aukera, eta, orain, eskumen-konkurrentzia baten aurrean gaude”, adierazi du. Beraz, azpimarratu duenez, Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarreraren eskualdaketa horretatik aurrera, “Nafarroak eskumen konkurrentzia hori kudeatzera mugatuko da”. 

Azkenik, EH Bilduk Nafarroako Gobernuarekin lortu zuen aurrekontu-akordioa ere gogorarazi du. Bertan erabaki zenez, Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarrera Nafarroara transferitzea onartu ondoren, foru Gobernuak 800 eurotik beherako pentsioak bermatzeko lan egingo zuela”. Horregatik, EH Bilduk Gobernuari premiatu du “3 hilabeteko epean, pentsio baxuenak handitzeko hartu zuen konpromisoa gauzatzera".

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a