Albisteak

2022-01-25

Bi urteko atzerapena duen Zabalguneetako Hirigintza Planen eguneraketari buruzko eztabaida irekitzeko eskatu dio EH Bilduk Mayari

Bi urteko atzerapena duen Zabalguneetako Hirigintza Planen eguneraketari buruzko eztabaida irekitzeko eskatu dio EH Bilduk Mayari IRUĂ‘EA

Hilabete honetan Hirigintza Batzordean bi dokumentuak berritzeko lanak hastea eskatzen duen ekimena aurkeztu du


Bi urte baino gehiagoko atzerapenak I. eta II. Zabalguneko Hiri Jarduketarako Plan Berezien (PEAU) eguneraketa metatzen du. Planeamendu horiek aurreko legealdian proposatu eta enkargatu ziren, eta inolako azalpenik gabe, eskuineko hirukoak kutxa batean gorde ditu. Errealitate horren aurrean, EH Bilduk Iruñeko Udalean duen udal-taldeak adierazpen proposamen bat aurkeztu du bihar Hirigintza Batzordean eztabaidatzeko. Bertan, lehenik eta behin, espediente horiek duten justifikaziorik gabeko paralisia salatzen du, eta, bigarrenik, gobernu-taldeari eskatzen dio lehen bait lehen aurkez ditzala landutako dokumentazioa eta onartzeko izapideen egutegiak.


Adierazpenaren azalpen-zatiak gogorarazten duenez, bi zabalguneak birgaitzeko, lehengoratzeko eta berritzeko jardueretarako PEAUek gizarte-, ingurumen- eta ekonomia-izaerako neurriak artikulatzen dituzte, hiriaren erdigune eta eremu historiko horiei bultzada berriak emateko, espazioaren kalitatea, mugikortasun iraunkorra, hurbileko merkataritza-sarea edo ekipamenduena hobetuz. Alderdi subiranistaren iritziz, espediente horiek geldituta edukitzeak esan nahi du auzotarre eskubideen urraketa; beraien erruz ez dute oraindik behar bezala hornitutako auzoez gozatzeko aukera. EH Bilduk gogorarazi duenez, dokumentu horien tramitazioari buruzko galdera ugari egin arren, egia esan, gobernu-talde honek ezkutatu egin ditu gure hiriaren zati hau berritzeko eta modernizatzeko hain beharrezkoak diren proiektuak blokeatuta izatearen arrazoiak.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a