Albisteak

2019-05-20

Berezko pentsio sistema publiko baten aldeko apustu irmoa egiten du EH Bilduk

Berezko pentsio sistema publiko baten aldeko apustu irmoa egiten du EH Bilduk NAFARROA

Pentsio duinak izatea eskubide bat da, urte luzez borrokaren ondoren lortutakoa. Ezinbesteko elementua da pertsonen duintasuna eta aitortza soziala bermatzeko bai eta pobreziaren prebentziorako ere ezinbestekoa da.

Pentsio sistema publikoa defendatzen dugu, eta horrek eskatzen du finantziazio sistemari buruzko eztabaida, hau da, aurrekontuek ere finantziazio horretan parte hartu behar dute.

Eskumenari dagokionez, eskumenak ez ditugun bitartean, osagarritze lana egin behar dugu. Era berean, Nafarroak badu erantzukizun soziala eta politikoa, bereziki pentsio baxuenak osagarritzeko. Legegintzaldi honetan urrats bat eman da, baina agerikoa da oraindik ere ez dela nahikoa. Hartara, guk hartzen dugun konpromisoa da datorren legegintzaldian pentsioen errealitatearen azterketa xehea egin eta plan progresibo bat ezartzeko, 1.080 euroko gutxiengo pentsioak ezarri arte.

Horrekin batera, sistema propioaren alde urratsak egin behar ditugu, Nafarroan pentsioen inguruko erabakiak hartzeko gaitasuna izan dezagun.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a