Albisteak

2021-12-28

“Behar gehien izan den urte honetan Udaletxeak % 30a gauzatu gabe gabe utziko du. Honek Mayaren gobernuaren eraginkortasun eza eta paralisia isladatzen ditu”

“Behar gehien izan den urte honetan Udaletxeak % 30a gauzatu gabe gabe utziko du. Honek Mayaren gobernuaren eraginkortasun eza eta paralisia isladatzen ditu” IRUÑEA

EH Bilduren ustez, Navarra Sumaren aurrekontuak  bertan behera utzi ondoren irekiko den ibilbide-orria honako hau da: “batasun aurrerakoia, xahutzen saihestea eta proposamen errealistak”


Azaroan, eta Aurrekontuen Bulegoaren arabera, Udalak 2021erako inbertsioen kapituluan duen gauzaezaren maila % 40tik gorakoa da, onartutako 32,6 milioietatik 19,48 milioi, hain zuzen ere. Horrek, EH Bilduren ustez, “paralisian dagoen eta, pandemiak gogorren jo duen urtean, hiri-proiektu handienak aurrera eramateko gai ez den gobernu bat irudikatzen du”. Maya alkateak, bere azken agerraldian, aitortu zuen urtea ixtean gauzatu gabeko jarduketa % 30era iritsiko zela, eta horrek baieztatzen du, Asironen ustez, “Udal honen eta hiri honen arazoa ez dela finantzaketarena, kudeaketarena baizik”.

EH Bilduko bozeramaileak, Marian Aldaia zinegotziarekin batera, hitz egin du aurrekontuen eztabaidaren aurreko prentsaurreko batean, eta “trilerotzat” jo du Mayaren “Hiriburutzaren Agiria”ren defentsa; izan ere, zenbakietan oinarritutako “errealitateak” erakusten duenez, “Aurten, gastu-araua askatu da, gobernu-taldeak inbertitzeko inoiz izan duen erraztasun gehien izan du eta gainera. aurrekontu-akordioa bat zuen loturik. Honetaz gain, aurreko legegintzalditik prest zituen proiektu asko. Nahiz eta baldintza guztiak alde izan, gobernu-taldeak neurrigabeko gauzatze-maila izango du”. “Beraz, esandakoa, ez da finantzaketa-arazo bat, kudeaketa-arazo bat baizik”.

Asironek 2021eko Kontuetan jarri du arreta, Navarra Sumaren 2022ko Aurrekontuen proiektuan oinarritu beharrean, “Mayaren “putxerazoaren” porrotaren ondoren, dagoeneko iragana dela” azpimarratu du. Era berean, bere analisia hiru titularretan laburbildu du. Lehenik eta behin, “gobernu-taldeak inbertitu behar zituen 3 eurotik ia 1 ez dela inbertituko” nabarmendu du. "Zenbat onura egingo zien diru horrek okerren pasatu dutenei eta krisi honetan pasatzen ari direnei?" galdetzen zuen Asironek bigarren titularra bota aurretik: "Pandemiak herritarrak gogorren jo duen urtean, laguntza gehien behar zutenean, Udalak 13 milioi euroko inbertsioa egiteari utziko dio".

Azkenik, hirugarren titularra galdera bat izan da: “inbertsiorako behar zen ahalegina egin ez badute, non egin dute?” Erantzuna latza da: “lagunen hipika-txapelketetan, Coworkids bezalako “txiringitoetan” hurbileko pertsonak kontratatzean, biribilguneetako arratoiak desagertarazten, Arrosadian merkatal-azalera handi bat kokatzen, Txantrean eremu urdina inposatzen, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren publifikazioari buelta ematen edo Labrit Zaldainean konponketa bat ezartzen, ordainketa bi aldiz eginez”.

Proiektu irreala, errepikakorra eta erakundeen arteko liskarra bilatzen duena

“Hau da 2021ean gertatu dena, baina, 2022ra begira, eta “trilero” on bat bezala, Mayak, autokritika egin beharrean, arduragabetsu, benetakoa ez den aurrekontu proposamen batekin ateratzen da; txipiroi tinta zurrusta berri bat, beste porrot handi bat estaltzeko: aurrekontu-bazkideen babesa galtzea”, gehitu du Asironek. "Joxe Abaurreak  borondatez uko egin eta gero, galera hori gainditzeko, “putxerazo” bat egiten saiatu da gustiz desesperatua, eta horrela, beste behin erretratatua geratu da", jarraitu du. Baina EH Bilduren ustez, larriena da “ez alkateak ez bere eskuineko-hirukoak ez dutela inolako enbarazurik izan Kontu horiek inposatzeko arau demokratiko minimoei uko eginez eta Iruñeko Udala arma jaurtitzaile gisa erabiltzeko, Nafarroako Gobernuarekin erakundeen arteko liskarra izateko bere estrategia alderdikoian”.

2022rako Aurrekontuen proiektua ostegunean atzera botako dela aurreikusten da, eta Marian Aldaiak adierazi du “aurkeztutako ia proiektu guztiak 2021eko aurrekontuetan jasota daudela jada, gehienak aurten gauzatzeko, baina bigarren urte bat beharko dutenak aurrera eraman ahal izateko”. Sarasate pasealekua (milioi bat), Pio XII.aren korridore jasangarria (milioi bat), Labriteko Jaitsiera (0,5 milioi), El Bosquecilloko oinezkoentzako gunea (400.000 euro), Trinitarioko igogailua (350.000 euro), Erorien proiektua (200.000 euro) edo eraikinak birgaitzeko laguntzetan dauden 1.2 milioiak PCHri transferitu behar izan zaizkionak gauzatu ez direlako, 2022rako erreskatatu nahi diren gauzaez horien adibideetako batzuk dira. Arantzadiko ekoparkearen bigarren faseak (2 milioi) edo “eskaini ere egin ez diren” lurzoru pribatuak berrurbanizatzeko diru-laguntzetarako 300.000 euroko partidak ere osatzen dute zerrenda hori. “Paralisian murgilduta eta ideiarik gabeko udal gobernu baten islada da, zeinak Nafarroako Gobernuarekin izandako liskarrarekin kezkatuegi dagoen, eta hiri hau Etxebizitza Publikoaren Plana bezalako gizarte-politikako aukera garrantzitsuak galtzera eramaten ari den”, ondorioztatu du zinegotzi subiranistak.

Lehentasunak: etxebizitza, berdintasuna, jasangarritasuna eta klima-aldaketaren aurkako borroka

Joseba Asironek, espero bezala Na+en aurrekontu proiektua baztertuz gero irekiko den agertokiari heldu dio. “Eskuinaren kudeaketa trabaren konpontzeko soluzioaren parte izan nahi dugu, eta gainerako taldeekin arduraz lan egiteko eskaintzen dugu geure burua, neurriak adosteko”. Alderdi subiranistaren bozeramailearen ustez, “ibilbide-orria argia da: xahutzea eta gelditasuna saihestea, eta proposamenekin errealistak eta zehatzak izatea bilatzea”. Marian Aldaiak hori egiteko moduaren gakoa eman du: “aurrekontu luzatuen aurrean, aurrekontuetan aldaketak egiteko, Mayaren taldeak Korporazioaren gehiengoaren oniritzia beharko du”. “Hasteko, lau arlo proposatzen ditugu, non indar aurrerakoien bat-egitea argia den: etxebizitza, berdintasuna, jasangarritasuna eta klima-aldaketaren aurkako borroka”, amaitu du Asironek.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a