EH Bilduk lortu dituen fakturek erakusten dute Foru Plazako bandera erraldoia jartzearen azken kostua 178.000 eurotik gorakoa izan zela, hau da, Mayak emandako kopuruekiko % 78ko gainkostuarekin. “Zoritxarrez, faktura horiek, beste behin ere, legegintzaldi honetan markatzen ari diren hiru gaiak erakusten dituzte: lehenik eta behin, Mayak egiari huts egiten diola maiztasunarekin; bigarrenik, bere gastu-lehentasunak non dauden erakusten duela eta, hirugarrenik, alkate honek hiria bere kortijo partikularra balitz bezala gobernatzen duelaren beste adibide berri bat dela. Gutxiengoan egon arren bere burutazioak eta “alkaldadak” inposatuz jarraitzen du”, talde abertzaleak baloratzen zuen..
"Tamalgarria da alkate batek etengabe herritarrak engainatzea bere gehiegikeriak estaltzen saiatzeko. Udalaren jarduera batek % 80 inguruko gainkostua izatea oso larria da", zioen EH Bilduk. “Zoritxarrez, gobernatzeko modu hori ez da kasu honetan bakarrik ikusten, baizik eta beste batzuetan ere: Adibidez, Labriteko Pasarela “partxeatzeko” milioi bat euro baino gehiago ordaindu behar izatea, edo Hipikako txapelketaren benetako kostuak ezkutatzeaz gain, ondoren Ciudadelako fosoak berreskuratzea”, gehitu zuen alderdi abertzaleak.
178.020 euroko gastuari berari dagokionez, alderdi abertzalearentzat erakusten duena da garai zail hauetan, Mayarentzat eta UPNrentzat askoz garrantzitsuagoa dela diru publikoa obsesioetan gastatzea, gehien behar dutenei laguntzen baino. EH Bilduren arabera, Mayak jarduera honetan gastatu dituen ia 180.000 euroekin, Udalak Elikagaien Bankuari ematen dizkion laguntzak laukoiztu egin zitezkeen, edo hiru udal-etxebizitza birgaitu zitezkeen bizitegi-larrialdietarako. Baliteke diru hori pobrezia energetikoari aurre egiteko laguntza-banku bat sortzeko ere erabili izana, datorkigun negu gordin honen aurrean. Zoritxarrez, pertsona askok zailtasunak izango dituzte berogailua ordaintzeko.
"Baina arazoa ez da soilik gezurra edo dirua xahutzea, baizik eta Maya eta UPN Udalaren gehiengoaren kontra ari direla, eta, beraz, herritarren gehiengoaren kontra", gogorarazi zuen EH Bilduk. "Hiri bat bertan bizi diren pertsonen gainetik gobernatu nahi duenak, printzipio demokratikoekiko errespetu falta erakusteaz gain, argi uzten du udal-gobernuak hiria bere kortijo partikularra balitz bezela gobernatzen duela”, bukatzen zuen.