Gazteria etorkizuna ez ezik oraina ere badira. Kolektibo anitza da, sistema ekonomiko eta sozialaren ondorioak modu berezituan pairatzen dituena. Hori dela eta, gazte politikak zeharlerro moduan lantzeko konpromisoa hartzen dugu. Gazte politikak badauka entitate garrantzi nahikoa organismo autonomo bakarra izateko. Gazte politikaren oinarriak gazte burujabeak, gazte autonomoak behar ditu gure gizarteak, kultura kritikoa izanen dutenak eta berdintasunean oinarritutako harremanak sustatuko dituztenak. Politika publikoetan gazteen bizi proiektua Nafarroan gauza dadin, hori erreztea da gure helburua; etxebizitza, hezkuntza zein enpleguari dagokionez.
-Emantzipaziorako bideak erraztea
-Akordio interprofesionalak landu, gazteen prekarietateari aurre egiteko
-Partehartze eta ahalduntze sozialerako mekanismoak