Albisteak

2023-04-12

Aznalek foru Gobernua premiatu du “VWrekin exijentea izatera eta Landabengo fabrikan lanpostuak bermatzera”

Aznalek foru Gobernua premiatu du “VWrekin exijentea izatera eta Landabengo fabrikan lanpostuak bermatzera” NAFARROA

Laura Aznal, Nafarroako Presidentetzarako EH Bilduren hautagaia, Volkswagen Nafarroako Enpresa Batzordeko ordezkariekin Bildu da gaur goizean, bertatik bertara ezagutzeko “euren iritziak eta proposamenak beren beharrei erantzun eraginkorrak emateko”, bai eta “babesa” helarazteko. Hala, batzordearen “unitate sindikala” balioan jarri du.

Aznal “kezkatuta” agertu da VWk ibilgailu elektrikoentzako baterien muntaketa externalizatzeko asmoaren inguruko albistearen harira, bai eta “sortuko ez liratekeen” 500 lanpostuengatik ere. Hautagaiak adierazi duenez, “beharrezkoa da Nafarroako VW instalazioaren elektrifikazio-prozesua ziurtatzea, prozesu horrek faktoriaren jarraipena eta bideragarritasuna bermatzeko balioko baitu”, eta berretsi du “erronka nagusia lanpostu guztiak eta horien kalitatea bermatzea” dela.

Halaber, gogorarazi du Nafarroako Gobernuak bere gain hartuko duela 40 milioi euroko inbertsioa “baterien planta eraikitzeko erabiliko ziren lurrak askatzeko”. Ildo horretatik, foru Gobernuari berriro dei egin dio “Nafarroako VWi konpromiso bat exijitu diezaion”; izan ere, Aznalek adierazi duenez, “ahalegin bat egin behar du enpresak, are gehiago joan den urtean bere historiako emaitzarik onena lortu ondoren, 87,4 milioi eurorekin”.

Aznalek gaitzetsi egin du “erabilpen elektoralista egiteko edozein saiakera”, Landabenen instalazioari dagokionez. “Erantzukizuna eta seriotasuna behar dira, asko baitago jokoan: familia askoren eta Nafarroako ekonomiaren etorkizuna”, nabarmendu du. Alde horretatik, orain dela egun gutxi egin zuen moduan, presidentegaiak EH Bilduk Nafarroako Gobernuari egindako eskaera berretsi du “premiazko bilera bat egiteko, VWren egoerari eta Gobernuak horren aurrean duen jarrerari heltzeko”.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a