Albisteak

2026-09-22

Azken atxiloketen desproportzionatasuna salatu du EH Bilduk

Azken atxiloketen desproportzionatasuna salatu du EH Bilduk NAFARROA

Astearte honetan, zortzi gazte atxilotu dituzte Guardia Zibilak eta Foruzaingoak, uztailaren 19an Berriozarren izandako istiluengatik.

EH Bildu ez dator bat atxiloketa horien modus operandiarekin, uste baitu prozedura arruntak daudela, beste operazio polizialetan ere ikusitako gertaeren mediatizazio interesatua alde batera utzita. Are gehiago adingabeak izanda.

Ezker subiranistak, uste sendo antifaxista batetik, uste du olatu erreakzionarioaren aurkako antidotoa mobilizazio masiboa eta tresna demokratiko eta baketsuen bidezko salaketa dela, ikerketa honen xede diren gertakariak gertatu zirenean adierazi genuen bezala.

 

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a