Albisteak

2019-05-22

Asiron: “Iruñeak berdintasun politiketan eta eraso sexisten aurkako borrokan erreferente bilakatu da, eta EH Bildu da bermerik onena konpromiso horrek aurrera egiteko”

Asiron: “Iruñeak berdintasun politiketan eta eraso sexisten aurkako borrokan erreferente bilakatu da, eta EH Bildu da bermerik onena konpromiso horrek aurrera egiteko” IRUÑEA

Udal aurrekontuetatik berdintasun politiketara bideratzen den aurrekontua %1era igotzea eta ahalduntze eskola garatzea dira eginiko proposamen batzuk.

 

“Iruñea legegintzaldi honetan erreferente bilakatu da bai eraso sexisten aurkako borrokan eta bai emakume eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzeko oinarriak ezartzearen aldeko konpromisoan. Iruñean inork ez du lan honen garrantzia zalantzan jartzen, nahi eta indar batzuek berdintasunaren alde egitea bera kolokan jartzen duten”, horrela laburbildu du Joseba Asironek, Iruñeko alkatetza berresteko EH Bilduren hautagaiak, berdintasun alorrean legegintzaldi honetan egindako lana. Bere iritziz, Iruñean jazotako lorpena zergatia “elkar hartuta lan egitearen ondorioa da, aski dela esaten jakin dugulako, erakundeak mugimendu feministaren alboan egoten jakin dutelako eta argi dugulako eraso sexistak bezalako gertakizunak ezkutatzea, erasotzaileei inpunitatea ematea dela”. Nafarroako Artxibo Orokorraren alboan egindako agerraldian, EH Bilduren hautagaiak adieraz du “Iruñeak harro sentitu behar du berdintasun politiketan eta eraso sexisten aurkako borrokan erreferentzia izateaz eta EH Bildu da bermerik onena konpromiso horrek aurrera egiteko”.

“EH Bilduk berdintasunaren alde egiten duen apustua argia da: datorren legegintzaldian aitzindariak izango gara berdintasun politikak aurrekontuetan izango duten islan, azpiegituretan eta bereziki berdintasuna errealitate bar izan dadin erakundeetatik beharrezko tresna guztiak bultzatzean”. Modu horretan, Joseba Asironek koalizioak datorren legegintzaldiari begira dituen hiru apustuak nabarmendu ditu: batetik, berdintasun politikak lantzeko udal aurrekontuak %1era igotzea; bestetik, Hirugarren Berdintasun Plana garatzea, besteak beste, ahalduntze eskola bultzatuz; eta azkenik, emakumeon asoziazionismoa babesteko plan bat martxan jartzea.

Lan ildo hauek proiektu zehatzetan gauzatuko dira, adibidez Emakumeen Etxearen garapena, Udaleko edozein araudi edo planekin batera genero ikuspegiko txostenak aurkezteko beharra eta mugimendu feministarekin elkarlanerako espazioak zabaltzea, Sanferminak Berdintasunean esperientzia oinarritzat hartuta.

 

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a