Albisteak

2019-05-19

Asiron: "Iruñea errespetatzeko modu bakarra, bere izaera anitza errespetatzea da"

Asiron: "Iruñea errespetatzeko modu bakarra, bere izaera anitza errespetatzea da" IRUÑEA

Joseba Asironek Takoneran ospatutako Sortzen jaian parte hartu du.

 

 

“Iruñea hiri anitza da, sentsibilitate ezberdinekin eta iruindar sentitzeko modu ezberdinekin. Denak dira baliozkoak, denak dira gureak, denak dira garrantzitsuak. Eta Iruñea bi hizkuntza dituen hiria da, gutxienez, erromatarrek latina ekarri zutenez geroztik. Kultura aberats hau ez dute hiri guztiek. Horregatik Iruñea errespetatzeko modu bakarra, bere izaera anitza errespetatzeko modua, bi hizkuntzak errespetatzea da, euskara ere zaindu eta babestuz. 

Eskuineko gobernuak uste luzez hiria homogeneizatzen ahalegindu dira, Iruñeko gizartearen zati handi bat ezkutatzen, euskara jazarriz eta zigortuz; aldiz legegintzaldi honetan euskara Iruñeko kale izendegian agertu dugu eta ordenantza bat onartu dugu bi balio nabarmentzen dituena: batetik euskara Iruñeko hizkuntza ofizialetako bat dela eta bestetik, euskara zerbitzu hizkuntza ere badela. 

Horretaz gain, euskarazko haur eskolen eskaintza zabaldu dugu eta auzoetan orekatu, euskarazko bi eskola gehiago irekiz eta horrekin herritarren aspaldiko eskariari erantzunez. Ildo horretan, datorren legegintzaldiari begira honakoa proposatzen dugu: euskara zerbitzuen aurrekontua igotzea, euskararen ordenantza berria betetzeko jarraipen plan bat garatzea eta hiriko paisaia linguistikoa osatzen duten elementu guztiak gutxinaka elebidunak izatea, paisaia benetan elebiduna izan arte”. 

 

 

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a