Albisteak

2019-05-21

Asiron: “Igandean dieten, inposizioen eta Rodezno Kondearen Iruñearen artean, eta aurrerapen sozialen, elkarbizitzaren eta aniztasunaren Iruñearen artean erabaki beharko dugu”

Asiron: “Igandean dieten, inposizioen eta Rodezno Kondearen Iruñearen artean, eta aurrerapen sozialen, elkarbizitzaren eta aniztasunaren Iruñearen artean erabaki beharko dugu” IRUÑEA

EH Bilduko hautagaiak Eroriei buruzko kontsulta bat egiteko konpromisoa hartu du eta Bakearen eta Elkarbizitzaren aldeko Batzorde bat osatzekoa.

 

Erorien eraikinaren aurrean, zeinen etorkizuna datorren legegintzaldian erabakiko den herri kontsulta baten bitartez, Iruñeko alkate eta EH Bilduren hautagaiak, Joseba Asironek, adierazi du “datorren igandean erabaki beharko dugu CANeko dieta ezkutuen, inposizioen eta Rodeznoko Kondearen Iruñeara itzuli edo aurrerapen sozialen, elkarbizitzaren eta aniztasunaren defendatzen duen Iruñean aurrera egin”. “Hortxe gaude, oso gutxi geratzen da. Azken ahalegina, gure ingurukoak animatu eta konbentzitzea besterik ez. Aldaketa berrestetik oso gutxira gaude, mila eta milaka pertsonek urte luzez borrokatu zuten aldaketa”, nabarmendu du Asironek eta eskatu “aldaketaren alde egiten duen inor ezin da gelditu etxean”.

“Maiatzaren 26ko hitzordua 2015ekoa baino historikoagoa da, etorkizuna irabazteko garrantzitsuagoa, aldaketa egonkortzeko eta erakusten jarraitu badagoela gobernatzeko beste eredu bat, justuagoa eta zintzoagoa, ezkutuko dietarik eta diru xahuketarik gabekoa”, adierazi du EH Bilduren hautagaiak. “Ezin dugu botoa sakabanatu, inor ezin da PSNrekin tronpatu, berriro ere eskuineko gobernuaren alde egino duelako. Hala aldaketa bermatzeko botorik eraginkorrena EH Bildu da”.

Memoria historikoaren alorrean datorren legegintzaldian ditugun proposamenei begira, alkateak hiri azpimarratu ditu: Herri Kontsulta bat sustatu, partehartze araudi berrian zehatutako terminoetan, Erorien eraikinari  eta bere inguruari buruzko Nazioarteko Lehiaketaren irabazlea ezagutzeko 2020 urtean. Bestetik Bakearen eta Elkarbizitzaren aldeko Batzordea osatzea proposatzen du eta Memoriarentzat egun bat definitzea. Arrazoi politikoak direla eta indarkeriaren biktima diren pertsona guztientzat memoria eguna. “Gaur memoria historikoaz hitzegiteko bildu gara, baina igandean hautsontziak bozka paperez bete beharko ditugu monumentu hau altxatu zutenen oinordekoak frenatzeko. Aldaketa gelditzeko etorri da. Eta gure esku dago lortzea, horretarako gure bozka aldaketari emanez”, bukatu du.

 

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a