Albisteak

2019-05-17

Asiron: "Erreferentziazko hiria sortzen ari gara sormen eta ekimen kulturalean"

Asiron: "Erreferentziazko hiria sortzen ari gara sormen eta ekimen kulturalean" IRUĂ‘EA

Bi Civivox berri, Zabalgunean eta Arrosadian, Pablo Sarasateren museoa eta Pilotaren museoa, dira EH Bilduren proposamenak datorren legegintzaldirako kulturaren arloan

Kultura alorreko proposamenak Iruñeko Udal gobernuaren lanaren ardatz eta ezaugarri izango dira datorren legegintzaldian ere EH Bilduk alkatetzan errepikatuz gero. Bi Civivox berri irekiko dira, II. Zabalgunean eta Arrosadia-Azpilagainan, Pablo Sarasateri buruzko museo-etxea eta Arrosadiarako liburutegi bat dira programan jasotzen dituzten hiru proiektu eta gaur Joseba Asiron alkate eta hautagaiak aurkeztu dituenak. “Erreferentziazko hiria sortzen ari gara sormen eta ekimen kulturalean, auzoetan azpiegiturak ahalbidetuz, sormena sustatzeko laguntzak irekiz eta Iruñea kulturaren zirkuitoetan kokatuz, bai estatu mailan eta baita nazioartean ere”, laburbildu du Joseba Asironek. 

Proiektuei dagokionez, Arrosadia eta Zabalguneko azpiegiturak, Paderborn-Victor Pradera eskolan kokatuko dira eta Maristaseko eraikinean garatuko den proiektu urbanistiko berriaren barruan. Hauez gain, Salesianasen, Txantreako auzoan, beste espazio bat irekiko da, gune eszeniko zabal baten eraberritzearekin eta plan honen bigarren faseari ekingo zaio, eraikin horretako gainontzeko espazioak auzokideen erabilerarako egokituz. 

Hiriartea proiektuaren Plan Zuzendaria garatzeko, urtero 300.000 euro bideratuko dira espazio honetara, Zitadela, “Iruñeak behar duen arte garaikideko espazio erreferentzial gisa sendotzeko”. Horrela nabarmendu du Joseba Asironek, eta datorren legegintzaldirako kultura neurri garrantzitsuenen artean, bi museo proiekturen promozioa aipatu du: batetik Pablo Sarasateren Museo Etxea, zeinetan jada Kondestable Jauregian jarrita dagoen kolekzioari indarra emango zaion eta gainera udal biltokietan dagoen ondare aberatsa ezarriko den. Bestetik, Nazioarteko Pilotaren Museoa, Aralar kaleko suhiltzaileen egoitza zenaren lursailean. Bertan kirol honen nazioarteko erreferentzia gune bat garatu nahi da, Labrit Frontoiaren alboan eta San Bartolomeko Gotorlekuan kokatutako Harresien Interpretaziorako Gunearekin konexioa bultzatuz. 

Bukatzeko, EH Bilduren programan Agustinaseko konbentua zenaren eraberritzea aurreikusten da, Arantzadiko meandroan, ikus-entzunezko produkzio eta postprodukzio espazio bat sortzeko, Montxo Armendarizen fundazioaren funtsarekin eta zuzendari nafarraren lanekin Nafarroako ikus-entzuneko industrian erreferentziazko gunea izan daitekeena. 

Hauteskunde hitzordu historikoa, “etorkizuna dugulako jokoan” 

“Maiatzak 26ko hitzordua plebiszitu bat izango dela esaten dugunean, kulturaren arloari buruz ari gara baita ere, hiri honetako aniztasunarekiko ere errespetuaz eta aniztasuna indartzeaz eta ildo horrek kultur politiketan isla izan dezala, baita espazioetara sarbidean eta udalak martxan jartzen dituen sormen-laguntzetan. Behin eta berriz errepikatuko dut: une historiko baten aurrean gaude, orain lau urte baino historikoagoa dena, etorkizuna daukagulako jokoan. Inor ezin da etxean geratu, dieten arteko Iruñearen, diru xahuketaren, eta bazterkeriaren Iruñearen artean eta integrazioaren, aniztasunaren, zintzotasunaren Iruñearen artean”, adierazi du Asironek bukatzeko. 

 

 

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a