Albisteak

2019-03-28

Asiron: "Datozen hauteskundeak eskuinaren eta ezker progresistaren arteko plebiszitua dira"

Asiron: "Datozen hauteskundeak eskuinaren eta ezker progresistaren arteko  plebiszitua dira" IRUÑEA

EH Bildu Iruñeko udalerako zerrenda aurkeztu du, "biharko Iruñea eraikitzen jarraitzeko ilusioarekin".

Iruñeko Udaleko Alkatetza berresteko hautagaia den Joseba Asironek, zerrendaren aurkezpen ekitaldian baieztatu zuenez, "datozen hauteskundeak eskuinaren eta ezker progresistaren arteko plebiszitua izanen dira". Asironek "konplexutzat" definitu zuen egungo Nafarroako egoera politikoa, non "eskuin atzerakoienak zentzugabekeria batean bat egin duen, Navarra Suma deitu dutena, menpeko Nafarroa alegia", zein bere ustetan "aldaketaren aurkako fronte bat besterik ez den". 

Ekitaldian 200 pertonatik gora bildu ziren eta haien aurrean nabarmendu nahi izan zuen azken urteotan Iruñeko Udaletik egin den lana. "Gaur, lau urteko lanari esker, esan dezakegu Iruñea sozial eta solidarioagoa dela, berde eta jasangarriagoa, justuagoa, partehartzaileagoa, feministagoa eta ekonomikoki osasuntsu eta kulturalki bizirik dagoena". 

Diskurtsoari amaiera emateko, alkateak adierazi zuen hauteskundeetan "hodei beltz bat ageria da ortzimugan, Iruñeak bizi duen udaberriari mehatxuka. Hiru buruko eskuina da, ustelkeriarena, autogobernuarekin bukatu nahi duena eta frankismoa zuritu nahi duena". "Menpeko Iruñea bat nahi dutenen aurrean, Nafarroako autogobernua baztertu dutenen aurrean, Iruñea errebelde bat eraikiko dugu, injustiziari, matxismoari, ultraeskuinari eta gure izaeraren aurkako erasoei aurre egiteko". 

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a