Albisteak

2023-03-29

Asiron: “Aukera fidagarri bakarra gara hainbeste maite dugun Hiri honek ezkerreko gobernu aurrerakoia izan dezan”

Asiron: “Aukera fidagarri bakarra gara hainbeste maite dugun Hiri honek ezkerreko gobernu aurrerakoia izan dezan” IRUÑEA

“Lehen indarra izatea izango da beste batzuen menpe ez egoteko modurik onena, Iruñeari buruzko erabakiak Iruñean har daitezen lortzeko”

 

“Konplexurik gabe eta munduko anbizio guztiarekin joango gara hauteskunde hauetara, aldaketa lortzera, eta, gainera, benetako irrika bat izango dugu: Iruñean lehen indarra izatea”. Esaldi horrekin, Joseba Asiron EH Bilduren Iruñeko alkategaiak herritarrak konbentzitzera animatzen zituen, “EH Bildu dela aukera fidagarri bakarra hainbeste maite dugun hiri honek gobernu aurrerakoi eta ezkertiarra izan dezan”. “Gogoa, ilusioa, indarra eta esperientzia ditugu eskuinaren alternatiba izateko, horregatik gara proiekzio handiena duen indar aurrerakoia, horregatik gara garaitu beharreko aurkaria, ez baitago hirugarren biderik”, aldarrikatu du.

Alderdi abertzaleak azaroaren 28an aurkeztuko duen zerrenda aurkezteko ekitaldian, Asironek esan du “lehen indarra izatea izango dela hirugarren batzuen menpe egotea saihesteko modurik onena, eta hori izango dela Iruñeari buruzko erabakiak Madrilen ez hartzea lortzeko modua. Iruñeari buruzko erabakiak Iruñean hartu behar ditugu!” “Bidegurutze oso garrantzitsu baten atarian gaude, asko dugu jokoan, eta garaia da hitz egiteko, transmititzeko, konbentzitzeko eta inguruan ditugunak ilusionatzeko”, eskatu du hautagai abertzaleak. Iruñeko jendea da, inguratzen gaituena, egunero egoten garenekin, gobernagarritasunaren giltza duena. Haiek eman behar digute giltza hori”.

“Amets hau aurrera ateratzeko talderik onena daukagu”

Asironek, hautagaitzako gainerako kideez gain, Laura Aznal Foru Parlamenturako zerrendaburua izan du alboan, eta nabarmendu du EH Bildu dela amets hori aurrera ateratzeko talderik onena. “Hemen ez dago “parakaidistarik”, ez dago Europatik erretiro aurreratuaren klabean datozen dinosaurorik, ez eta alderdian lekua hartzea edo Nafarroako Gobernura, Parlamentura edo Diputatuen Kongresura lehen aukerara joatea besterik bilatzen ez duten politikari profesionalik ere. Hemen dagoen jendea hemen lan egiteko prest dagoena da”, aldarrikatu du.

EH Bilduren zerrendak “jarraitutasunaren aldeko apustua egin du, baina berritze-neurri on bat gehitu du”, eta, hautagaiaren ustez, “jende konprometituaren, pluralaren eta aniztasunaren zerrenda bat da, EH Bilduren sentsibilitate guztiak biltzen dituena alegia”. Zerrenda honek eskaini dezakeen gobernagarritasunaren bermeari dagokionez, Asironek zera gogorarazten zuen: “Lau urtez gobernatu izanaren esperientzia dugu, baina baita oposizioaren buru izatearena ere, beste lau urtez, eskuinaren etsipenerako, ezberdinen arteko akordioak lortzeko gai izanik, jendearen sufrimendua arintzeko”.

“Gure bihotzetan duela 8 urteko ilusio eta indar bera dugu, baina orain ere esperientzia erabakigarria dugu. Eta, sinetsidazue, aurten, ekaineko goiz argitsu batean, Udaletxe Plazan elkartuko gara berriro, eta berriro eskatuko dizuet, duela 8 urte bezala, kopa bat altxatzeko eta une hori zein pertsonari eskaini nahi diozuen pentsatzeko”, gogoratzen zuen hautagaiak. Udaletxe plazan elkartuko gara, Makila eskuan izango duzue zain! Animo eta irabaztera!”.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a